Bizitza ederregia da zoriontasunari ateak ixteko..

Zer indar eduki dezake blog sare batek?Adibide asko entzun, ikusi eta irakurri ditugu azken urteetan.  Oraingoan Twitter mikroblogak, epaile izateko aukera eta boterea duela irakatsi digu.Jean Fernando Anleuren kasua irakurri eta gero, txundituta gelditu naiz. Ba al dakigu zer boterea duten gure mezu laburrak interneten?Esaldi soil batek iraultza handi bat sor dezake.Millaka pertsona jarri dira ados  Anleu jauna askatzeko. Twitterlariak batu eta adierazpen askatasunaren alde egin dute borroka. Oraingoan,Korrupzioa dardarka utzi du Twitterrek. Zer izango da hurrengoa?  


Therapeutic home!   tagzaniapaste


ZuZeu!Beste aurkezpen txiki bat izan genuen Huhezin. Oraingoan ZuZeu proiektuari buruzko azalpenak  jaso genituen.Hizlariak: Hasier Etxeberria  eta Mikel Lasa.  ZuZeu proiektu digitalaren hika-mika guztiak azaldu zituzten. Euskal prentsa digitalaren hutsuneak batetzeko asmoarekin sortu  dute ZuZeu (internetzale euskaldunon albistaria). Mundu patallagrueliko honetan txoko bat nahi dute eta gainera euskaraz. Sartu nahi baduzu, zu zeu!    


Goiena.net eko arduradun eta Goiena TBko zuzendaria den Iban Aranzabalek hitzaldi bat eskaini zuen HUHEZIN. Iban Aranzabalek, kazetari multimediaren inguruan enfokatu zuen bere hitzaldia. Horretarako,hainbat lekukoren iritziak batu zituen. Hauen artean: Martxelo Otamendi, Iker Barandiaran  Maider Arregi,... Iban Aranzabal:Gaur egun, ez da nahikoa kazetaria izatearekin.  4 X 4 ko kazetaria ez bazara, ez daukazu lekurik. Euskarri guztietan aritzeko habilezia, trebezia eta ausardia euki behar da.


2007an hasi nintzen myspace  sarea erabiltzen. Lagun batek kontatu zidan sare honek zituen aukerak : Musika konpartitu,talde berriak ezagutu, argazkiak eta aldi berean musika online euntzuteko aukerak…  Nik, nire  rock  taldearen berri, argazki, abesti eta bideoak eskegi egiten ditut bertan. Webguen ofizial bezala  funtzionatzen du eta gainera bisitari asko sartzen dira gure  myspacera. www.myspace.com/lormusika Gaur egun, musikari  ospetsu gehienak  dute myspace kontua. Adibidez: Bruce Springsteen , Bob Dylan, … Erabilgarritasun aldetik, nahiko si...


AupaHona hemen azken urteotan egin ditudan bidai batzuen argazkiak.Calfornia, Nevada, Norbegia, Holanda,etab ...


rock terapia!


Milaka albiste aurkitzen dituzu, baina nola gorde eta kudeatu? Sarean albisteak gordetzeko eta kudeatzeko aukera ematen dizu “deliciousek”. Edozein lekutatik sar zaitezke zure albiste kudeatzailera era erraz eta arin batean.  Aldi berean, zure albiste interesgarrienak beste batzuekin konpartitzeko eta etiketatzeko aukera ematen dizu.  Albiste bilatzailea bada ere, eta zure “ghetto” txikiak sor ditzakezuz bertan.


Nork ez du Michael Jordan ezagutzen? Txikitatik ikusi izan ditut Chicago Bullsen partiduak  etxean. Bai, anaia eta biok goizeko ordu bietan ikusten genituen partiduak.Ah ze gauak!Deportibitate, profesionaltasun eta segurtasunaren adibide purua da Michael. Sekula ez dut Utah Jazz taldearen kontrako final batean eginikoa ahaztuko.Onena zela jakinik, beti umiltasunez jokatzen zuen.