Esango dizut nik termometroa nundik sartuko dizudan...
Ez zitzaidan gehiegi gustatu blogak.com plataformako blogetan (hau barne) iragarkiak jartzeko erabakia hartu zutenean. Bistara gogaigarri egiten zitzaidan eta blogaren erabilgarritasuna murrizten zidalakoan nintzen.
Berdina pentsatzen jarraitzen dut baina denborarekin ohitu egin naiz. Horretaz gain, bloga debalde izateko aukera ematen digun plataforma honen atzean daudenek ere, bizia irabazi beharko dute nolabait eta egia esan, eskubide guztia dute. Ados.
Hala ere, azken asteetan iragarki berri bat agertu da blogean. "Termometro del Amor" edo horrelako izenenen bat du (orain ez du agertu nahi). Kontua da, iragarki madarikatu horrek soinu banda duela: puuuuuuui puuuuuui puuuuuuui…
Iragarkiak jartzea, ados, onargarria. Baina mesedez, izan daitezela selektiboagoak iragarkien aukeraketarekin, aurreko batean esaten nuen moduan, nahikoa krisi dugulako blogariek gainera, bisitariek horrelako hots iguingarri bat jasan beharra izateko.
Puuuuuuui puuuuuui puuuuuuui… Entzuten duzue?
PD: Diseinu berria gustatzen? Eskerrik asko nire webmasterrari berriz ere
Iruzkinak
Utzi iruzkina: