Zorionak The Indezents!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-10-09 11:31
8

Urriaren 9a. 2006ko egun honetan idatzi omen nuen blog honetako lehen mezua, hori dio behinipein artxiboak. Urtebete pasa da egun hartatik eta horren arabera, nire kalkuloek akatsik ez badute, blog honek bere lehen urtebetetzea ospatzen du gaur (eske las pillo al vuelo).

Ez dakit bizi luzeegia izango duen, lehen urtetik erretzaile sutsua izan baita gure blog hau eta txurruta ere asko gustatzen baitzaio. Hala ere, musika ona eta lagun hobeak izan ditu bidai-lagun azken urte honetan eta ziur horrek ere bizia luzatzen duela (nahiz eta medikuek aurkakoa esan). Zorionak The Indezents!

indezent

indezent 2007-10-09 12:22 #1

jajajaja. Emozionatu egin naiz eta fetxa gaizki begiratu dut, 12an da. Bueno, ze inporta dio, hemedik aurrera 9an izango da ;)

Amuitz

Amuitz 2007-10-09 13:58 #2

Hori presa urtebetetzea ospatzeko!
Hobe gaur ospatzea pikoloen egunean baino: zorionak

indezent

indezent 2007-10-09 14:56 #3

Gauza batzuetarako urteak bete nahi ez ete beste batzuetarako aldiz presaka, ze ingo zioau ba...

Eta egia esan, arrazoia duzu, poitagoa da 9a bai

Sugoi

Sugoi 2007-10-09 16:55 #4

Bueno ba... Zorionak orduan! Jejeje, atzo, gaur, etzi edo nahiago duzunean!!!

borthuzai

borthuzai 2007-10-09 18:14 #5

demontre! ero moduan ibili nauk interneten Kaxiano-ren 'Zorionak' abestiaren bila eta ez diat inon ere topatu! Ez dek posible!
bueno, bueno, barkatuko diak hortaz indezent, baina beste honekin konformatu beharko dek :-)
ZORIONAK!!!

borthuzai

borthuzai 2007-10-09 18:39 #6

beno! azkenean ez zen horren zaila ere! azkenean!
ZORIONAK, LALALALALALALALA, ZORIONAK...

indezent

indezent 2007-10-09 20:08 #7

Eskertzen diat kantua lortzen izan deken insistentzia baino bigarren linke ez zijok inoa ;). Eskerrikasko hala ere, pozgarrie dek hemendik bueltakak jarraitzen dekela ikustea. Ea noizko itzultzen deken borthuzai bere mezu horietako batekin...

bootxo

bootxo 2007-10-10 16:45 #8

Urte bat disfrutatzen. Hori ez da urte bat egitea, hori urte bat elaboratzia da! Zorionak!

Utzi iruzkina: