Urriaren 9a. 2006ko egun honetan idatzi omen nuen blog honetako lehen mezua, hori dio behinipein artxiboak. Urtebete pasa da egun hartatik eta horren arabera, nire kalkuloek akatsik ez badute, blog honek bere lehen urtebetetzea ospatzen du gaur (eske las pillo al vuelo). Ez dakit bizi luzeegia izango duen, lehen urtetik erretzaile sutsua izan baita gure blog hau eta txurruta ere asko gustatzen baitzaio. Hala ere, musika ona eta lagun hobeak izan ditu bidai-lagun azken urte honetan eta ziur horrek ere bizia luzatzen duela (nahiz eta medikuek aurkakoa esan). Zorionak The Indezents!


Azken iruzkinak