Hemen naiz berriz ere sekula joan ez banaiz ere
Beroaldika funtzionatu izan dut beti... Zaletasunak, kirola, betebeharrak, lana... Hala ere, badira gauza batzuk beti itzultzen direnak azken finean, nire bizia abertatsago egiten dutelako, bizitzaz gozatuarazten didatelako edo besterik gabe, behar ditudalako.
Aurreko astean, hauetako batekin topatu nintzen oraingo honetan, diska formatuan. Jeff Buckleyren Grace diska gogoratu nuen astelehen goiz batean eta aste osoa pasa dut entzuten. Ez dakit zergatik oroitu nuen, ez dakit zergatik etorri zen nire burura goiz makardun enpanatu hartan baina etorri zen eta ahaztuak edo utziak nituen hainbat kontu piztu ditu nigan.
Gogoan dut Eskoriatzan ikasten ari nintzela irakasle batek bere ikasgaiaren aurkezpenean agin zidan galdera: Zer izan nahi duzu hemendik irtendakoan? Ez nuen erantzuna gehiagi pentsatu baina ahoa irekitzen pentsatu aurretik, erantzunak nire belarrietan durundi egin zuen: Istoria kontatzailea.
Sekula ez nuen hitzetan jarri baina nire buruan bueltaka zebilen ideia bat zen aspalditik (horrek eraman ninduen Bilboko gora-beheren ostean komunikazio ikastera azken finean). Komunikatzeko behar bat nuen, istorioak kontatzeko. Hala ere, sekula ez nuen modua identifikatzerik lortu; irratia, musika, ipuinak, ahotsa, gidoiak, prosa... Egia esan, oraindik ez dut identifikatu nire euskarria zein den baina pixkanaka konturatzen joan naiz, behar hori edozein euskarriren gainetik dagoela.
Grace diska apaletik atera eta Last Goodbye kantura iristean, behar horretaz kontziente izan nintzen berriz ere eta Jeff Bucklyren bizitza etorri zitzaidan burura. 30 urte besterik ez zituela hil zen. Sekula ezagutu dudan artistarik talentudunena izan zen baina diska bakarra utzi zigun; Borobila, hasieratik amaierara josia eta beste mundu batekoa dirudien sentsibilitatez interpretatua.
Gauza zoragarriak zituen munduari eskaintzeko baina Misisipi ibaiak eraman zuen maiatzaren 29 triste batean. Ez dut nik halakorik munduari eskaintzeko baina bizitza hauskorra dela ohartuarazi ninduen. Munduak ez bezala, nik nire istorioak behar ditudala, kontatzeak libre egiten nauelako eta guztiaren gainetik, bizirik nagoela sentiarazten didalako.
Joan zen urteko martxoaren 25ean idatzi nuen azken mezua blog honetan eta beste hainbat betebehar medio direla ahaztua utzi nuen nabigatzaileko faboritoetan. Ez dut ezertxo ere idatzi urte osoan baina beste gauza asko egin ditut. Batzuk, beroaldiak besterik ez dira izango, beste batzuk ordea, denbora luzez egongo dira nire bizitzan eta beste batzuk azkenik, bizi osoan agian …
Grace itzuli da ez dakit zenbat denbora eta gero, eta bloga ekarri du poltsikoan berak ez badaki ere. Hemen naiz berriz ere, nire blog malapartatu honetan, maiztasunak maiztasun, nire bitzitzako parte izango baita betiko.
“Ez naiz hola eta hola hitza ematen duen horietakoa, askotan apurtu ere egin dut gainera baina oraintxe bertan, bizitza osoan zehar garagar zelaietan zehar elkarrekin ibiliko garela hitz ematen dizut”
Gordon Summer “Sting” Fields of Gold kantuan 1993
Iruzkinak
Demonocrazy 2011-02-09 22:56 #1
Istorioak entzuteko prest orduan. Ongi etorri. Identifikatuta sentitu naiz, nik ere nire bloga orain dela asko dut eta izoztuta. Era naturalean eta noizbenkari bezala funtzionatzea da onena, bizitzan gauza gutxitara ez gaude behartuta eta beraz, politena hori da, nahi dugunean nahi dugun denbora eskaintzea. Bihar Grace entzuten joango naiz Eskoriatzara, ez da zure istorioa izango, baina bai zuk ekarria. Laster arte.
indezent 2011-02-09 23:07 #2

Pozten naiz zu berriz ere hemen ikusteaz :) Ongi etorri zu ere!

Egia esan gaur blogean sartzean estekak gainbegiratzen aritu naiz eta konturatu naiz gehienak nire martxan zabiltzatela jejeje

Bidai ona izan bihar, konpañia ederra izango duzu behintzat!

Zure post baten zain geratzen naiz! Gogoa duzunean noski ;)

bootxo 2011-02-10 08:01 #3
Gustora hartzen da zure berri. Prest istorio horiek entzuteko ;-)

indezent 2011-02-10 09:44 #4
Mila esker Bootxo! Baita zure berri ere!
Topatu dut zure tumblr-eko txoko berria jejeje

telly 2011-02-10 15:40 #5
Berri bikaina istoriak kontatzeko grin hori itzuli izana nahiz eta niri Grace diskak grazia gehiegi ere ez didan egiten... dena dela, adi jaraituko dut itzulera hau ;)

indezent 2011-02-10 16:07 #6
Hombre falta zena!

Zurean ere sartu nintzen atzo eta martxa ederra daramazu. Deskarga batzuk egingo dizkizut iluntzean jajaja

Eta mesedez, Jeff Buckley? Garai batean nahiago nuen Tool... Zahartzen arituko naiz agian... ;)

bewater 2011-02-10 16:10 #7
ni ere apuntatzen naiz zure istorioak irakurtzea, honek ere komunikazio orduak eman baitizkigu...

indezent 2011-02-10 18:23 #8
Yasta! Familia guztia...

Pozten naiz guztiok bizirik egoteaz ;)

Utzi iruzkina: