Kategoria: jeff_buckley
Beroaldika funtzionatu izan dut beti... Zaletasunak, kirola, betebeharrak, lana... Hala ere, badira gauza batzuk beti itzultzen direnak azken finean, nire bizia abertatsago egiten dutelako, bizitzaz gozatuarazten didatelako edo besterik gabe, behar ditudalako. Aurreko astean, hauetako batekin topatu nintzen oraingo honetan, diska formatuan. Jeff Buckleyren Grace diska gogoratu nuen astelehen goiz batean eta aste osoa pasa dut entzuten. Ez dakit zergatik oroitu nuen, ez dakit zergatik etorri zen nire burura goiz makardun enpanatu hartan baina etorri zen eta ahaztuak edo utziak nituen hainba...
Gaur txapa tokatzen da bai, baina lasai; gaur, bideo txpa tokatzen da eta. Aurreko batean Spuriumek kontzertuetan jotzen zituen bertsioetaz aritu nintzen eta The Presidents of the United States of America talde australiarraren “Kick out the Jams” kantuaz oroitu nintzen. Guk bertsionatzen genuen kantu hau MC5 talde handiaren bertsio bat zen aldi berean eta youtuben originalaren bila ibili naizenean guzti honekin topatu naiz. Originalarekin hasiko naiz eta ondoren, besteez gozatzeko aukera izango duzue: Pearl Jam, RATM, Hellacopters, PUSA, Silverchair eta Jeff Buckley. Hala ere, ezi...
Gaur goizean abesti bat tarareatzen harrapatu dut nire burua, ez dakit nondik sartu zaidan baina badakit zein abesti den. Kantua “Allelujah” da eta printzipioz, Leonard Cohenek idatzitakoa bada ere, niri burura etorri zaidan bertsioa iemek hainbestetan aipatzen duen Jeff Buckley-rena da. “The Edukators” filmean entzu nuen lehen aldiz eta zoragarria iruditu zitzaidan. Geroago, berez Cohen jaunarena zela jakinda, aitaren disko zaharren artean buzeatu eta bertsio originala entzuteko parada izan nuen. Hala ere, Jeff Buckleyrena nahiago izaten jarraitzen dut; gozatu.