Kick out the Jams edo denboraz gaindiko ohiua

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-31 10:04
15

Gaur txapa tokatzen da bai, baina lasai; gaur, bideo txpa tokatzen da eta. Aurreko batean Spuriumek kontzertuetan jotzen zituen bertsioetaz aritu nintzen eta The Presidents of the United States of America talde australiarraren “Kick out the Jams” kantuaz oroitu nintzen. Guk bertsionatzen genuen kantu hau MC5 talde handiaren bertsio bat zen aldi berean eta youtuben originalaren bila ibili naizenean guzti honekin topatu naiz. Originalarekin hasiko naiz eta ondoren, besteez gozatzeko aukera izango duzue: Pearl Jam, RATM, Hellacopters, PUSA, Silverchair eta Jeff Buckley. Hala ere, ezingo dugu Spuriumen bertsioaz gozatu, diskografikek eta youtubek paketea baitigute Yoko Ono eta Ozzy Ousbornerekin izan genuen liskar hura dela eta (ez nekien hori egitea ilegala zenik).

Munduko kanturik bertsionatuena eta ez edozein taldek gainera, gozatu!

axi olano

axi olano 2007-01-31 11:22 #1

Joe, Indezent.. "Kick out the Jams" kanta earra zeok. originala baneukean Gastizko "Azkena" jaialdiko antolatzaileek prentsari emandako CDan... Duela hiruzpalau urte etorri hittuan ta Radio Vitoriak zuzenean egin ziean elkarrizketa eta hantxe eon ninduan... ingeleseko interprete lanean. Kriston tipo jatorrak ta umilak...ta oraindik oso kañeroak. Elkarrizketa berreskuratzen saiauko neok.

indezent

indezent 2007-01-31 11:25 #2

Izango dituzte ba onezkero urte batzuk... elkarrizketa berreskuratu ezkero eskertuko nikek. Dokumentu polita izango zian blogean jartzeko

axi olano

axi olano 2007-01-31 11:48 #3

Ba, orte batzuk bazeuzkea MC5 ta arpegin antzematen dek, baina taldeko liderra esate bateako primeran zeoan... Nere kontu elkarrizketa lortzearena...saiatuko neok behinipein.!

Larrazarra

Larrazarra 2007-01-31 16:51 #4

Hi jarri beharkoek Spurium en garaien Kuraian bertsio bat jotzen zenduela ta nola zunbatu bat gora igo ta kriston ambientea jartzen zian. Oik ituan garaiek oik, BIZI GERA!!

i eme

i eme 2007-01-31 17:41 #5

beste bat Jeff'ena... emozionatzen ari nauk :'''')
bueno, ez dek Jeff'ena baño pozten neok Jeff ikusteaz hire blogean!

bewater

bewater 2007-01-31 18:13 #6

Hau jada blog serioa dek, kulturala alegia...gu bezelako ezjakinek gustura irakurtzen ditugu musikari buruzko gai hauek. Kick out the jams, ez diat sekula entzun (beno gaur 8 aldiz), baina badirudi fama handikoa dela...ze gustura ikusi diaten Rage, oraindik gogoan dut Donostiko kontzertu bikain hura...nik oraindik nahiago Rage Audioslave baino, nahiz eta hauek ere gustoko ditudan...hori ere zuri esker...

nerediamond

nerediamond 2007-01-31 21:31 #7

Ze mikel, gaur liburutegixan aspertuta ala?jejeje.

Bidixo elekzino ona, si señor! Hortariko bi ikusteko aukeria izen dot ba. MC5 Azkena Rock-en eta Hellacopters abesti hori beroi bersionetan. Grandes! Bueno ta zuek ikustia falta jat...algun dia, algun dia...jejej!

Ale pues! nik mini oportxo batzuk biher ditxut...jejeje. Ondo pasau asteburua! Mosu bat.

indezent

indezent 2007-02-01 09:06 #8

Zeratarako esan Larra? Hik kontau dek dana dagoneko.

Jaja Kick out the Jamen bertsioak bilatzen hasi eta Jeffena ikusi nianen banekian emozionauko hintzena. gainea bideo kuriosoa dek mala muerteko taberna baten

Joe Manolete... beste bat Rage nahiago dikena Audioslave baino... ze pena, kon lo majos k eran...

Eta Nerea, ze eun bateko opor die Asteburue ondo pasatzeko esaten badiazu? hor bi eun badare e, komo se lo montan algunos bekarios...

nerbiox

nerbiox 2007-02-01 10:28 #9

Joe, aspaldi RATM entzun be nau. Beize zach de la rochakin bildu eta kontzertu bat jo behar omen due, azkeneko eta kontzertu definitiboa izango dana.

Ah!!! Bizkaibusena oso ona. Ze oroitzapenak!!

indezent

indezent 2007-02-01 10:37 #10

Jajaja, ba bai, ordu batzuk pasau genittun ardi modun. Eta kontzertu hoi ikusteno ederra izango da bai baino Audioslave hobeto (yo a lo mio)

i eme

i eme 2007-02-01 18:55 #11

Jeff kantatzen hai deken malamuerteko taberna hoi, New York'eko E-sín taberna dekela uste diat; Taberna hortan eman zian kontzertu bateko diskoa zeukiat, Live at E-Sín.

aitorr

aitorr 2007-02-05 00:26 #12

bertsioak beti dauka imitazio zati bat, eta imitazioak eta MC5 aipatuz Dennis Lyxzen (Refused, The International Noise Conspiracy) etorri zait burura. Bere mugitzeko moduak MC5-ko abeslariaren influentzia handia dauka eta.

Konpara ezazue hau MC5 - American Ruse

eta hau The (International) Noise Conspiracy - Capitalism stole my virginity.

Refused eta T(I)NC asko atsegin ditut.

Zorionak zure blogarengatik.

indezent

indezent 2007-02-05 12:06 #13

Ez nuen T(I)NC ezagutzen baina hartzen diot azken urteetan hain modan jartzen ari den rock alternativo kutsu hori. Azken gnereazioko talde hauen artean hala ere, Franz Ferdinandekin geratzen naiz.Hala ere, saiatuko naiz hauen zerbait entzuten

aitorr

aitorr 2007-02-05 17:00 #14

"new morning, changing weather" diskoa gomendatzen dizut. Kuriosoa iruditu zait T(I)NC franz ferdinand-interpol-hot hot heat-maximo park paketean zartu izana. Nere ustetan ez dauka zerikusi handirik, batez ere T(I)NC-ekoek daukaten ukitu garageroari eta jarrera politikoari (posea ere bada) begiratuz. Gainera gomendatu dizudan diskoa kalean zegoenean Franz Ferdinand-ekoak lehenengo entsegutan zeuden.

Baina bueno, bakoitzak antzekotasun ezberdinak ikusten ditu!

Agur bat!

indezent

indezent 2007-02-05 17:12 #15

Mina eman dizu jajaja. Abesti batekin zaila izaten da talde bat klasifikatzea baina horixe izan da burura etorri zaidana. Jarrera politikoaren kontuarekin ezingo dizut gauza handirik esan nire ingeles maila nahiko prekarioa baita.

Aurreko erantzunean aipatu duzun interpol ere ez nuen ezagutzen baina aurrekoan youtuben bideo honekin topatu nintzen. Egia esan, ez du T(I)NCen batere antzik baina bada zeozer, antzeko rolloa dela iruditzen zait baina ez hasarretu ;)

<embed src="http://www.youtube.com/v/aH2ZzNmzpok" width="425" height="350" type="application/x-shockwave-flash">

Utzi iruzkina: