The Hellacopters taldeak bere azken diska atera berri du. Taldeak rock & rolla utziko duela esan berri du eta "Head Off" izenak ondo dioen bezala, hau izango da Suediarren azken lana. Taldeak, videoklip bat ere grabatu du; honek, In The Sign Of Octopus" du izena, eta agian, diska honetako kanta onenetarikoa bezala aurkeztu daiteke. Hemen dugu ikusgai The Hellacoptersen "In The Sign Of Octopus" videoclipa. 


Gaur txapa tokatzen da bai, baina lasai; gaur, bideo txpa tokatzen da eta. Aurreko batean Spuriumek kontzertuetan jotzen zituen bertsioetaz aritu nintzen eta The Presidents of the United States of America talde australiarraren “Kick out the Jams” kantuaz oroitu nintzen. Guk bertsionatzen genuen kantu hau MC5 talde handiaren bertsio bat zen aldi berean eta youtuben originalaren bila ibili naizenean guzti honekin topatu naiz. Originalarekin hasiko naiz eta ondoren, besteez gozatzeko aukera izango duzue: Pearl Jam, RATM, Hellacopters, PUSA, Silverchair eta Jeff Buckley. Hala ere, ezi...