Azken kurtsoa hastear: Une egokia atzera begiratzeko
Gaurkoa ostirala dugu, gure oporretako azken ostirala alegia. Hurrengo astean kurtso berri bati hasiera ematea suertatzen zaigu, berria eta azkena, hemen amaituko baitira nire ikasle garaiak (ofizialak behinipein).
Joan den urtean ederki aprobetxatu genituen lanerako eman zizkiguten (eta bilatu genituen) aukerak eta aurtengoan ere bide berdinetik joango garelakoan nago. Horregatik, eta gure buruak motibatzeagatik, hor doaz azken urtean egin genituen bideoak.
Ea aurtengoan ere beste hainbeste egiten ditugun!
Iruzkinak
borthuzai 2007-09-14 15:13 #1
A! Baño oaindik oporretan al eoan ba?
no jodas!
irailan erdie, eta oaindik hostiaik in gabe?
Bua! hoi dek bizie, hoi!

indezent 2007-09-14 17:11 #2
Jajajaja, azkar ahaztu haiz hi ikasle bizie zer deken. Hi halare, aurtengon barkamena zeukiat uda osoa praktikatan eon neok eta. Hik seittu lanen gu bezelako askokin ez diauta Euskal Herrik altxauko
bootxo 2007-09-17 16:10 #3
Nik ere nahiko urruti dauzkat ikasle garaiak baina ederki asko gogoratzen naiz bizitza hori. Aprobetxatu gero ez dago ta aitzakirik!

indezent 2007-09-17 16:54 #4
Aprobetxatu behar azkena da ta...
Sugoi 2007-09-17 18:34 #5
Alaaaaa, ze pena, ni hasi berria naiz, bueno egia esan datorren astelehenean hasiko naiz, ta lau urte ditut aurretik... printzipioz behintzat, jajaja. Bideoak oso onak, asko gustatu zaizkit making off hori eta plastilinazko panpin morauena, jarraitu grabatzen eh!!!

indezent 2007-09-17 18:56 #6
Guk gogoz bukatuko dugu bidea, zuk ordea, gogoz hasi gero!
Utzi iruzkina: