Cory Doctorow hitzaldia Donostian, Gipuzkoa2.0 ekitaldian

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2009-07-28 22:42

Tabakalera eraikinean gipuzkoa2.0 deritzon ekitaldiren barruan entzun ahal izan dut Cory doctorow blogari ospetsua. Coryk BoingBoing izeneko blog ospetsua dauka, eta nolabait kontatu digu oro har, bere esperientzia blogari gisa. Berez, BoingBoing fanzine bat zen (aldizkari amateur bat) eta bloga bihurtu zelarik ikaragarrizko zabalkuntza eduki du.

Batipat bere aholkuak SEO arloan joan dira, hau da zer jarri behar duzun blogean (eta nola) bilatzaileetan ahalik eta aurrena irtetzeko. Bilatzaileetan zenbat eta aurrenen agertu, orduan eta bisita gehiago edukiko du zure blogak. Teknika hauetan, ez nekien ezer berririk ez dit azaldu, eta CodeSyntaxeko taldea maixuak dira hontan.

Hitzaldia berez ez du apartekorik ezer ere ez izan, baina galderetan zegoen mamia. Nik bi galdera bota dizkiot. 1)Alde batetik zer esango lieke esaten dutenei blogak hil daudenei, eta bestalde 2)bilatzaileen poterea, zeren, gaur egun, Googlen edo Yahoon aurreneko postuetan ez bazaude, ez zara existitzen.

1. galderari erantzun du esanez blogak berez ez daudela hil, baina blogak izan zirela kaleko jendeak zeukan lehenengo aukera beraien horrialdea bere kabuz egiteko, inolako ezaguera teknologiko barik. Gaur, aldiz, tresna asko daude, eta bakoitzak hautatzen du non edo noiz argitaratu gauza bat edo bestea. Analogia jarri du antzerki, zinema, telebista eta youtuberekin.

Lehenbizi dena zen antzerkia, baina antzerkitik kanpo zenbait gauza hobeto funtzionatzen ziren, zineman jarriz. Zinemak ez zuen antzerkia hil, baizik eta konplementatu. Bera pasa zen telebista eta zinemarekin, eta gero telebista eta youtuberekin. Eduki bakoitzak dauka bere zentzua batan edo bestean, baina ez dira elkarren artean zapaltzen.

2. galderari ez dio zuzenean erantzun, ezan zuelako ez zeukalako erantzunik. Baina lehen bilatzaileek ez zeukaten erantzun guztiak Larry Pagek sartu zenean jokoan (Larry Page Googleko fundatzailea da) matemakikoki bilaketen arazoa konponduz pagerank deritzon algoritmoari esker. Gero jakin da algoritmo matematiko eta perfektu hori berez eskuz ukitzen zela, direktorioetan egiten zen bezala.

Gustatuko litzaidake esatea beste aukerak daudela gaur egun Cuil bilatzailea, besteak beste. Edota Project Ripple, bilatzaile libre eta deszentralizatu bat garatzeko proiektua.

Pertsonalki gustora egon naiz, eta CodeSyntaxeko jendea ikusteak beti da pozgarria. Ez nekiena ia guztiak zeudela han antolatzen eta parte hartzen. Agur bero bat guztientzat hemendik.

PD: Ez nintzen ekitaldi osora geratu, Maite eta Coryren bigarren hitzaldia galduz :-(


Utzi iruzkina: