Tabakalera eraikinean gipuzkoa2.0 deritzon ekitaldiren barruan entzun ahal izan dut Cory doctorow blogari ospetsua. Coryk BoingBoing izeneko blog ospetsua dauka, eta nolabait kontatu digu oro har, bere esperientzia blogari gisa. Berez, BoingBoing fanzine bat zen (aldizkari amateur bat) eta bloga bihurtu zelarik ikaragarrizko zabalkuntza eduki du.Batipat bere aholkuak SEO arloan joan dira, hau da zer jarri behar duzun blogean (eta nola) bilatzaileetan ahalik eta aurrena irtetzeko. Bilatzaileetan zenbat eta aurrenen agertu, orduan eta bisita gehiago edukiko du zure blogak. Teknika hauetan, ez...