Blogen munduan zehar...

No profile photo arkakuxue | 2009-03-05 18:16

Blogen munduaz zerbait gehiago jakiteko ordua iritsi da lagunok!

5 blog aurkitu ditut www.aurki.com web gunean eta hauen gaineko azterketa bat egin dut. Lehenengo laurak zuzenean aurkitu ditut aipatutako web orrialdean, azkena aldiz, bertan dagoen "Faroa" izeneko blogean aurkitu dut, esteka moduan baitzegoen.

Honakoak dira aukeratutako 5 blogak:

 

  1. Warp-5
  2. Izarren Hautsa: zientzia eta beste
  3. ertza
  4. Gaztelumendi
  5. 8 probintzia

 

 

5 hauek, web orrialdean sartu eta lehenengoen artean zeuden. Suposatu dut, bertan lan gehien egiten dutenak direla, edo berriki eguneratu dutela. Gaur bertan eguneratutakoak dira, atzo asko jota, beraz, gehien landutakotzat jo ditut. Ondoren, bakoitzaren azterketa txiki bat azalduko dut. Azterketa hau gainetik eginikoa da, orria ireki eta ikusten dena azalduz, azpi-ataletan edo esteketan nabigatu gabe.

 

 

1.a. Lehenegoa, Warp 5 (warp bortz) deritzona, bideojoko edota film alorrekoa dela iruditu zait. Matrix, Star Wars… bezalako filmak etorri zaizkit burura. Oso fondo edo atzekalde iluneko bloga da eta Simpsons itxurako pertsonaiak biltzen ditu, Matrix filmeko pertsonaien itxurara moldatuz. Bestetik, robot eta “lego” estiloko irudiak ditu eskegita, horregatik iruditu zait bideojokoekin ere zerikusirik baduela.

Nahiko pertsonala iruditzen zait blog hau, nahiz eta artikulu edo iritziak publikatu. Blogaren izena aldiz, logika handikoa ez bada ere, honekin bat datorrela uste dut, gaur egungo film “futuristek” nolabait esateko eduki izan ohi duten izena dela uste dut.

Orrialdea orokorrean begiratuta, erdira lerratuta dagoela ikus daiteke, nahiz eta gero elementu bakoitzak bere norabidea jaso, testuak esaterako ezkerrera, eta eskuinaldeko irudi eta orriko bilatzaileak aldiz, eskuinera.

Link-a: http://warp-5.blogspot.com/

 

 

2.a. Blogaren izenak berak, Izarren Hautsa: zientzia eta beste, esaten duen bezala, zientzia da beste batzuen artean jorratzen den gaia. Berak zientzia izena eman dion arren, niri, ekonomiaren gaia ere asko aipatzen dela iruditu zait. Erosi.eu web orrialdea aipatzen du, Mundu Bankua… Bestetik, Euskal Herriko markak erostea eta horrelakoak aipatzen ditu. Gai hauetaz aritzea gustatzen zaienentzako moduko bloga dela uste dut. Honen helburua, nagusia behintzat, ez da entretenitzea, informatzea baizik, ekonomia, zientzia, politika…

Blogaren itxura Warp5 blogarena baino serioagoa da, formalagoa nolabait esateko. Aditu edo gaiaz dakienarentzat da blog hau gehienbat. Txuria, grisa, laranja, eta indar handia hartzen duen titulu eta honen kaixa dira orriaren elementu nagusiak. Artikuluen titular laranjak eta hizki beltzak testuan. Orrialdearen estilo edo itxura orokorrean hartuta berriz, elementu multzoa erdira lerrokatuta dagoela ikusiko dugu. Azpimultzo gisa erreparatuz gero, aurrekoan bezalaxe, testua ezkerrera dago lerratuta, estekak edo linkak, edukiak… aldiz, eskuinera.

Link-a: http://www.unibertsitatea.net/blogak/irazabalbeitia

 

 

3.a. ertza da aurki webgunean aurkitu dunan beste blog bat. Ez dakit zergatik eman dion izen hori blog-ari. Ez dator bat lantzen dituen gaiekin, baina originala dela iruditzen zait.

Gehienbat bere bizitzako esperientzietan oinarritzen dela uste dut. Berari gertatutakoaz hitz egiten du idatziriko artikulu gehienetan: interneten aurkitu duen logoren bati buruz, berak Bruselan pasatuko duen asteburuari buruz, bere karrera amaierako proiektuari buruz…

Blog hau oso pertsonala dela esango nuke, lehen pertsonan hitz egiten duelako eta bere bizitzako gertakizunetan oinarritzen delako.

Itxura edo estilo aldetik ez da oso originala, atzekalde zuria edo gris oso argia, hizki kolorea titularretan urdin oso ilun edo beltz argixeagoa, eta testuan beltza… Orrialdeko elemtuei orokorrean begiratuta, lerratzea erdikoa dela ikusiko dugu. Hala ere, testuak, aurrekoetan bezalaxe, ezkerrera eta artxiboak, atalak eta “languages” deituriko loturak eskuinera.

Link-a: http://ertza.murgilduta.net/

 

 

4.a. Lehenik eta behin, gaztelumendi deritzon blog honen diseinua oso originala eta polita iruditu zaidala esatea dagokit. Harri edo pareta bat atzekaldean, titular gorriz osatutako orrialdea… Hizki mota eta kolorea nahiko arruntak diren arren lehen begiradan erakargarria iruditu zait nolabait esateko. Goian ageri den arditxoak ere kolorea eta nolabait esateko “indarra” ematen dio blogari. Gero bertan aipatzen den irrati baten logoa da ardi hau.

Blog honetako artikulu gehienetan, gure ama hizkuntza den euskarari egiten zaio erreferentzia. Euskarak interneteko splitweet orrialdean euskarazko elkarrizketak indarra hartzen ari direla, Arrasateko Gazte Bulegoan lan egiten duela eta Eusko Jaurlaritzak burututako bilera bat azaltzen du, teknologiak euskaran… Beste gai batzuk ere jorratzen ditu: euskal zinea eta interneteko bilatzailea, Mozilla Firefox-ena.

Lerrokatzeari dagonez, orokorrean erdikoa da, ertzeko zatiak hutsik baitaude eta erdikoa beteta, baina kasu honetan, gainontzeko edo erdiko ataleko testuek ezkerrerako lerrokatzea dutela ikusi dezakegu. Ez dago ez estekik, ez bestelako atalik.

Link-a: http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/

 

 

5.a. 8. probintzia blog honetan, izenak erreferentzia egiten dion irratsaioari buruz hitz egiten da gehienbat. Internet fenomenoak Euskal Herrian hartutako indarra ere aipatzen da, baita honek euskarari eman dion indarra ere. Blogetan oinarrituta hitz egiten du batez ere, hau da, interneten barruan, blogen alorrean sakontzen du. Gaur egun, 7.500 “euskal-blog” daudela adierazten da bertan. Euskara - internet lotura jorratzen dela esango nuke batik bat. Irratsaioak emititzen dira bertan, eskegita daude eta play botoia sakatuta entzun daitezke. 40 edizio daude bertan entzungai, eta idatziz, irratsaioan landutako gaiak azaltzen dira. Euskarak hartzen du indar gehien nire ustez.

Denok dakigun bezala, Euskal Herria 7 probintziaz dago osatuta, baina hemen, 8garren bati egiten zaio deitura, inteneten – euskara fenomenoari hain zuzen ere.

Orriaren itxura ez da oso erakargarria, fondo gris eta zuria, irudirik gabekoa. Letra edo hizkiak gorri eta beltzak oinarrian, laranja eta gris apalak ere ikus daitezkeen arren. Orria orokorrean begiratuta, elementuak erdira lerratuta daudela ikus dezakegu. Hala ere, bertan sakonduz gero, orriaren eskuin aldean link edo estekak aurkituko ditugu, baita publizitatea, edukiak, azken erantzunak… bezalako atal edo leihoak ere eta ezkerraldean berriz, aurrekoetan bezala testuak aurki ditzazkegu.

Link-a: http://www.blogak.com/8probintzia

 

 

Blog guztiak nahiko antzekoak dira antolaketan eta estilo aldetik… Hizki mota baino, atzeko aldea edo fondoa aldatzen da gehienbat, baita landutako gaiak ere. Lerrokatzean berdinak ziren guztiak (4.a “gaztelumendi izan ezik): orokorrean erdira eta gero multzoka, testuak ezkerrera, estekak edo bestelako atal edo loturak eskuinera.

Blog ezberdinena lehenengoa dela esango nuke, besteengandik oso ezberdina da, estilo nahiz gai aldetik. Baliteke batak bestea ekartzea, gaiaren arabera, estiloa asko aldatu izan ohi baita.

Euskararena da gehien ikusi dugun gaia.

 


Utzi iruzkina: