Iraultza

Askok ikusia izango duzue Rodrigo Rosenberg-ek eginiko bideoa, non bere hilketaren errudunen izenak aipatzen dituen. Bideoa grabatua utzi zuen hil egingo zutela jakitean, eta hiltzean argitara irteteko. Bideo horretan Guatemalako presidentea, bere emaztea eta lehenengoaren idazkariak erail zutela esaten du.Honen ondoren, Jean Fernando Anleu guatemaltarrak Twitter-en mezu bat jarri zuen, hilketa hau salatzeko. Hau da Anleuk jarritako mezua: “Primera acción real sacar el pisto (dinero) de Banrural, quebrar al banco de los corruptos” . Mezu honen ondorioz Anleu kartzelaratua izan zen.Anleuri g...


Tagzania

iraultza 1456147958571 Iraultza | 2009-05-11 23:49

Baina zer da Tagzania? Hori da pentsatu nuen lehenengo gauza hitz hau entzuterakoan. Hasiera baten Tanzania herrian pentsatu nuen. Tagzania hau mapa bat eskaintzen dizun web orri bat dela esan daiteke eta bertan kontua egin dudanez, aprobetxatu egingo dut blogean nire herriaren mapa jartzeko.Eta badakizue, egunen batean mapa baten beharra baduzue hor izango duzue Tagzania-ren web orria.tagzaniapaste Nire etxea


zuzeu.com

iraultza 1456147958571 Iraultza | 2009-05-11 23:27

Hasier Etxebarria eta Mikel Lasaren bisita izan genuen aurreko klase baten. Bertan zuzeu.com web orriaren inguruen hitz egin ziguten, bertan aurkitu genitzaken berriztapenak eta abarrei buruz aritu ziren.Zuzeu.com web gunean aurkitu genezaken informazio guztia euskarazkoa da, ondorioz jendearentzat oso interesgarria izan daitekeela uste dut, oso zaila baita guztiz euskarazkoak diren web orriak aurkitzea. Euskarazko informazio aurki genezake, artikuluak, albisteak… eta bertako gauzak irakurtzen dituen jendeak izena eman eta bere iritzia eman dezake artikulu ezberdinei buruz. Gainera kanpoko ...


Argia

iraultza 1456147958571 Iraultza | 2009-05-05 15:22

Iluntasun guztiaren erdian beti dago argiren bat bide egokitik gidatzeko jejejejeje.


Gaurko honetan Iban Arantzabal izan dugu klasean hitzaldi bat ematen. Iban Goiena telebistako zuzendaria da eta orokorrean esanda, kazetari multimediari buruz hitz egin digu.Goiena telebistako kazetariek denetarik egiten dakitela esan digu Ibanek, edozein gauza egiteko gai izan behar direla, hau da, kamera bat erabiltzeko gai, paperean argitaratzeko artikulu bat idazteko gai, kameraren aurrean jartzeko gai, interneten idazteko gai, eta abarretarako gai izan behar direla dio. Horretarako moldatzen dituzte bertako langileak.Horretaz aparte aipatu egin du ere, gaurko kazetari bat aukeratzerako...


TUENTI

1
iraultza 1456147958571 Iraultza | 2009-04-21 15:45

Gaur egungo gazte gehienek duten sare soziala da tuenti. Nik 2008ko irailean egin nuen kontua. Hainbat lagunek bertan kontua sortzeko gonbidapena bidali zidaten eta ondorioz tuentia egin nuen. Hasiera batean fotolog-aren parean jartzen nuen, argazkien kontua dela eta, baina egia esan beste hainbat gauza egiteko ere erabili daiteke: lagunekin hitz egiteko, beste herriren bateko lagunen baten argazkiak ikusteko, gelako guztiek edo udan egindako lagunekin afari bat prestatu eta gonbidapen bezala jarduera bat antolatzeko, gustuko dituzun bideak jartzeko …Gainera ez zara messenger-ean bezala kon...


LEON

iraultza 1456147958571 Iraultza | 2009-04-04 15:12

Gaurko honetan power point batekin nator. Bertan Leon hiriko hainbat argazki bildu ditut, nik ateratakoak.Leonen pasatzen ditut oporrak, bertan familia dudalako. Ondorioz, hiri honi buruzko power pointa egin dut, baina era umoretsu batean.Ez ditu gauza asko baina espero dut zuen gustokoa izatea.Hurrengo arte!!!!!!!!!!


Del.icio.us

iraultza 1456147958571 Iraultza | 2009-03-25 23:10

Web 2.0 ikasgaiarekin hasi ginenetik hainbat eta hainbat kontu ezberdin sortu ditugu interneteko toki ezberdinetan.Oraingo honetan Delicious kontua egin dugu. Hasiera batean ez nuen ulertzen zertarako balioko zigun kontu honek, oraindik ere ez diot lotura handirik ikusten klaseekin, baina bai eguneroko bizitzan edo gertatzen diren gauzen edo gustuko ditugun gaiei buruzko informazioa ikusteko.Deliciouseko kontuan interneten aurkitu ditzakezun eta gogoko dituzun artikulu ezberdinak gorde ditzakezu, karpeta bat egin eta bertan gorde beharrean. Esan daiteke Delicious loturekin edo funtzionatzen...


Hau da hau taldea

iraultza 1456147958571 Iraultza | 2009-03-19 16:59

Mando Diao taldearen Dance With Somebody abestia da.Ez da asko talde hau entzuten dudala, baina abesti hau entzuterakoan asko gustatu zitzaidan, ondorioz taldeari buruzko informazio bila hasi nintzen. Gaurkoan abesti honen bideoa jarriko dut, guztiok entzun dezazuen. Badago beste abesti bat ere asko gustatzen zaidana, baina ezin izan dut hemen txertatu, God Knows abestia da. Entzun nahi izanez gero You Tuben bertan duzue.Esan baita ere hurrengo hileko 5ean, Apirilaren 5en, Bilboko Kafe Antzokian egongo direla. Gustuko baduzuen badakizue zer egin.Denok Bilboko Kafe Antzokira!!!!!


Teknologia berriek asko laguntzen digute gure eguneroko egin beharretan, baina oraindik ez gara konturatu batzuetan eduki ditzaketen arriskuez. Seguruenik denok entzun duzue Durangoko neskaren istorioa. Mugikorrean bideo batzuk grabatu zituen, zoritzarrez  mugikorra galdu eta mundu guztiaren eskuetara heldu ziren.Hasiera batean ez duzu arazoaren benetako larritasuna ikusten, baina ondorioz eman diren gertaerek  mugikorrek edo teknologia berriek orokorrean duten arriskuaz pentsatzera eraman gaituzte.Baina nortzuk dira  Durangon gertatutakoaren errudunak? Mugikorra aurkitu eta ...