TEKNOLOGIA BERRIEN ARRISKUA
Teknologia berriek asko laguntzen digute gure eguneroko egin beharretan, baina oraindik ez gara konturatu batzuetan eduki ditzaketen arriskuez.
Seguruenik denok entzun duzue Durangoko neskaren istorioa. Mugikorrean bideo batzuk grabatu zituen, zoritzarrez mugikorra galdu eta mundu guztiaren eskuetara heldu ziren.
Hasiera batean ez duzu arazoaren benetako larritasuna ikusten, baina ondorioz eman diren gertaerek mugikorrek edo teknologia berriek orokorrean duten arriskuaz pentsatzera eraman gaituzte.Baina nortzuk dira Durangon gertatutakoaren errudunak? Mugikorra aurkitu eta bideoa zabaldu dutenak? Neska bera?
Argi dago bideo zabaldu dutenak direla errudunak, baina neskaren arduragabetasuna ere aipatzekoa da, bideo horiek mugikorrean grabatu izanagatik, jakinda mugikor bat galtzea oso erraza dela.Horrekin ez dut esan nahi neska erruduna denik, lehen esan bezala bideoa zabaldu dutenak direlako errudunak, mugikor bat aurkitzean bertan dagoena begiratzea jende gehienak egiten du, baina argazki edo bideoak jendeari bidaltzea ez da oso normala.
Eta zuek? Zer egingo zenuten mugikor bat aurkitu eta bideo hauek eskuetan edukiko bazenituzte? Normala eta egokia iruditzen zaizue mutil hauen jokaera?
Erantzunen zain
Beste bat arte!!!!!!!!!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: