Del.icio.us
Web 2.0 ikasgaiarekin hasi ginenetik hainbat eta hainbat kontu ezberdin sortu ditugu interneteko toki ezberdinetan.
Oraingo honetan Delicious kontua egin dugu. Hasiera batean ez nuen ulertzen zertarako balioko zigun kontu honek, oraindik ere ez diot lotura handirik ikusten klaseekin, baina bai eguneroko bizitzan edo gertatzen diren gauzen edo gustuko ditugun gaiei buruzko informazioa ikusteko.
Deliciouseko kontuan interneten aurkitu ditzakezun eta gogoko dituzun artikulu ezberdinak gorde ditzakezu, karpeta bat egin eta bertan gorde beharrean. Esan daiteke Delicious loturekin edo funtzionatzen duela. Gure lagunekin ere konpartitu genezake artikuluren bat edo nahi ditugun artikulu guztiak.
Deliciousek etiketen bidez funtzionatzen du, hau da, artikuluren bat gordetzen duzunean artikulu horri etiketaren bat jartzen diozu, edo nahi beste etiketa, adibidez, Athletic-eko artikulu bat baldin bada, etiketa bezala ondorengo hitzak erabil ditzakezu: kirola, futbola, athletic. Horrela informazio honen bila dabilen norbaiti etiketa horietako bat jartzea bezain sinplea egingo zaio behar duen informazioa aurkitzea.
Animatu eta sortu Delicious kontua.
Hurrengo arte !!!!!!!!!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: