Rodrigo Rosenberg-en hilketa
Askok ikusia izango duzue Rodrigo Rosenberg-ek eginiko bideoa, non bere hilketaren errudunen izenak aipatzen dituen. Bideoa grabatua utzi zuen hil egingo zutela jakitean, eta hiltzean argitara irteteko. Bideo horretan Guatemalako presidentea, bere emaztea eta lehenengoaren idazkariak erail zutela esaten du.
Anleuri gertatutakoaren ondoren, Latinoamerikako, Espainiako eta beste hainbat herrialdeetako jende asko Anleu-ren alde jarri da eta hau kartzelatik ateratzeko behar den guztia egiteko alde daude, fidantza ordain dezan dirua bidaltzea adibidez. Jendeak jakitera eman duen bezala, ez zaielako normala iruditzen Aleu kartzelan egotea,pentsatzen zuena esateagatik, eta Guatemalako presidente den Álvaro Colom hilketa bat gainean edukita libre ibiltzea.
Argi ikus genezake kasu honetan ere, adierazpen askatasunik ez dagoela eta pentsatzen duzuna esateagatik kartzelaratua izan zaitezkeela, baina kargua altu bat izanda eta hilketa bat gauzatzen baduzu ez zaizula ezer pasatuko.
Nahiz eta Aleu jadanik libre egon ezin dezakegu ahaztu kartzelaratua izan zela, Guatemalako presidentea, bere emaztea eta lehenengoaren idazkaria ez bezala.
Normala al da interneten zerbait idazteagatik kartzelara eramatea? Eta hiltzaile izan baina presidente izateagatik libre egotea?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: