Bost blogen iritzia
Blogak.com orrialdetik abiatuta bost blog interesgarri aurkitu ditut:
Gido Kirol Taldea:
Atletismo kirol talde baten bloga da, Donostia inguruan egiten diren kirol kontzentrazio edo aktibitateak erakusten dituena. Duela gutxi sortua izan bada ere bertako informazioa interesgarria izan daiteke kirol honen partaideentzat. Badaude urrunago egiten diren lasterketen albisteak ere. Gainera kirol taldearen partaideen emaitzak ikusteko aukera ematen du ere, edo haiei buruzko kirol albisteak. Irakurterraza da gainera.
Hitzaro Euskara Elkartea:
Ordiziako Euskara Elkartearen bloga da hau. Bertan euskararekin zerikusia duten albisteak edo euskararen alde egindako aktibitateei buruzko informazioa irakur dezakegu. Material ugariko bloga da; agenda, argazki edo antzeko ataletan banatuta dago informazioa eskuragarriagoa izateko. Gainera euskararekin zerikusia duen mota askotariko informazioa jasotzen da bertan.
Gasteizko Bertso Kontuak:
Bertsolaritzari buruzko bloga da, Araban egiten diren emanaldi edo bertako bertsolarien inguruko informazioa jaso egiten duena. Informazioa ataletan sailkatuta dago bilatzen dugun informazioa eskuragarriagoa izateko. Gainera informazio grafiko ugari eskaintzen du informazio gehiago izateko.
Tabira Telebista:
Durangaldeko blog honetan Tabira eskualdeko gertakariei buruzko informazioa ematen du. Informazio multimedia asko dago bertan (bideo, musika, edo adibidez hauteskundeei buruzko informazioa flasg-en). Zaila izan daiteke bertan mugitzea baina eskualdekoentzat informazioa interesgarria izan daiteke.
Lemoako Karabie Gaztetxea:
Blog honetan gaztetxe honi buruzko informazio ugari ikus dezakegu. Irakurterraza izateaz gainera argazki moduan informazio ugari ematen du. Gainera gaztetxeak egiten dituen txango edo ekitaldiei buruzko informazioa ere ematen da. Gaztetxeen ideologiarekin zerikusia duten albisteak ere ageri dira bertan, eta horren aldeko orrialde interesgarrietara loturak ere baditu.
Norbait gai hauetako batean interesatuta badago horri buruzko blogean sartzea gomendatuko nioke. Ondo pasa!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: