308 aldiz (I)
Gaur betetzen dira 4 urte bloga zabaldu nuenetik. 308 aldiz agertu naiz
zuen aurrera zer edo zer esateko, batzuetan ganoraz eta besteetan
ganora barik. Badirudi blogosferan nolabait ospatzeko tradizioa dagoela
eta hori dela eta -eta sudur puntan jartzen zaidalako, horretarakoxe
daukat bloga- lagun artean ospatu nahi dut. Eta ospakizunen lehen
zatian oparitu egin nahi dizuet abesti hau. Hurrengo mezuan esango
dizuet zergatik aukeratu dudan, zergatik jarri dizuedan Elliott Murphy
jaunaren kanta eder hau:
Iruzkinak
patxi lurra 2009-03-29 10:22 #1
Martxoaren 29a? Egun ezin aproposagoa ospakizunetarako, Morenito.
Nahikari 2009-03-29 13:11 #2
<P>Txorionak!</P>
Ricardo 2009-03-29 15:27 #3
Urte askorako, Jozulin!!<br>
indezent 2009-03-29 18:25 #4
Klasiko bat, zorionak!
leire 2009-03-31 19:50 #5
Zorionak, artista! Segi holan, zure blogakin disfrutatzen jarrittu gura dogu-eta!<br>Laztan haundi bat<br>
Utzi iruzkina: