Blogari nostalgia

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-11-11 20:26
8

Atzo iluntzean etxera iritsi eta ordenagailua piztean, betiko moduan posta elektronikoa zabaldu (ohituretako gizona naiz) eta espero ez nuen mezu batekin topatu nintzen. Mezua, diariovasco.com web-guneko kazetari batek sinatzen zuen eta Gipuzkoako blogen inguruan artikulu bat idazten ari zela azalduz lauzpabost galdera bota zizkidan.

Lehendabizi, gustora sentitu nintzen horrelako zerbaitetarako nitaz gogoratzeagatik. Gero (segundu pare bat), lurrera jetsi eta blog gehienetara mezu berebera iritsiko zela konturatu nintzen eta azkenik, galderak irakurri eta pentsatzen hasi nintzen. Honaxe galderak:

- Noiz sortu zen blog hau? Zergatik hasi zineten?

- Nolako harremana duzue irakurleekin?

- Nola ikusten duzue blogen panorama Gipuzkoan?

- Zein blog gustatzen zaizkizue?

Galderak irakurtzen hasi eta erantzunak pentsatzen hasi bezain pronto izugarrizko nostalgia sentitu nuen. Lehen galderak, blog honen lehen garaiak ekarri zizkidan burura (2006ko azaroaren 12an jaio zen. Zein azkar pasatzen den denbora…). Hala ere, ez zen garai hura nostalgia sortu zidana baizik eta garai hartan blogak zuen mugimendua.

Nahi gabe eta konturatzerako blog komunitate txiki bat sortu genuen. Bewater, Borthuzay, ieme, Bootxo… Ziur baten bat ahaztu zaidala baina zer nahi duzue egitea, denbora asko pasa da. Kontua da, garai hartan blog guzti hauen artean izugarrizko mugimendua genuela. Ia egunero idazten genuen guztiok eta ez idatzi bakarrik! Besteen idatzi guztiak irakurtzen genituen eta inor ez zen erantzunik gabe geratzen.

Ordu asko pasa nituen garai hartan ordenagailu alboan (liburutegi batean lanean nebilen) eta izugarrizko denborapasa ikaragarria zen blog komunitate “goierritar” hark sortzen zuen mugimendua (komatxoen artean jartzen dut goierritar ekarpen ugari egin zituzten atzerritarrak ere bazirelako; txominhood, Pol Emika, Amuitz, Sugoi, malen edo azken garaietan batu zitzaigun oier u.). Urteekin, hauetako batzuk ezagun izatetik lagun izatera igaro dira eta beste proiektu batzuetan batera lan egin izan dugu. Hala ere, blog komunitate harren garra itzaltzen joan da (ikusten nola nostalgiko nagoen…).

Batzuk blogak abandonatu zituzten, beste batzuk ezabatu ere bai eta azken batzuk (ni barne) pixkanaka pixkanaka bloga abandonatzen joan gara. Azkenaldian, martxan jarraitzen duten blogak bozgorailu soil moduan besterik ez ditugu erabiltzen. Zerbait kontatu nahi dugu eta bloga da tresnarik egokiena. Buruan duguna idatzi eta bota egiten dugu, baina esandakoa, infinitoan galtzen da. Lehen erantzunak izaten genituen eta erantzun hauek mezuak aberasten zituzten (eztabaida ederrak izaten genituen…) eta egunetako denborapasa bilakatzen ziren. Gaur egun, ez dago erantzunik, bloga gehiago da terapia bat eztabaida gune bat baino eta nik behintzat, eztabaida haiek faltan botatzen ditut…

Gogoan dut blog hau klase egun batean sortuarazi zigutenean Joxe Aranzabal irakasleak esandakoa: Blogariarentzat erantzunak, gizakiarentzat janaria bezala dira eta azkenean, uste nuena baino arrazoi gehiago izan behar du gizonak...

Ez dakit fenomeno honen arrazoia zein den. Sare sozial berriak agian? Alperkeria? Agian moda edo aro kontu bat besterik ez da izan? Ez dakit baina blogen panorama zeharo aldatu delakoan nago. Jakin badakit blog eta komunitate batzuk garai hartan bezalaxe garritzen dutela (eibar.org eta goiena.net kasu) eta lastima ematen dit gure komunitate honetan hartu eman hori galdu izana. Lastima…

Portzierto, oraindik ez diot kazetariari erantzun baina ikuspegi apokaliptiko honen ostean, hobe ez erantzutea ezta? Ezta? Bada inor beste aldean?

Demonocrazy

Demonocrazy 2009-11-11 21:41 #1

Beste aldean jende asko gaude, dudarik ez eduki. Sare sozial batzuk eragin zuzena eduki dute blogetan, baina ala ere nik egunero irakurtzen ditut, idatzi nahi baino askoz ere gutxiago baina ez naiz kexatzen. Nostalgiari buruz, nire lagun batek asko esaten duen esaldia ekartzea gustatuko litzaidake "Lehen nostalgia hobea zen"

2009-11-12 09:19 #2

jajajaja! aupa tio!

urte hauetako kategoriko kronika! baijauna!

nik DVkoai erantzun ingo nioke. denbora eamango dik, baño auto-bomboako balioko dik gutxinez ;-)

borthuzai

borthuzai 2009-11-12 09:21 #3

aurrekoa ni nituan.

ikusten dekenez, ya erantzunek jartzene aztu zatek! :D

jajaja!!!!

bootxo

bootxo 2009-11-12 16:33 #4

Earra! Niri pertsonalki denetik pixka bat gertatu zait: hankagorriaren etorrera eta bizitzako antolaketa berregituratu behar, lana, alferkeria punttu bat... eta bai, duela denbora bat blogen garaia zen bezala, egun Twitter, Tuenti eta Facebook-ena da. Nik behintzat nire inguruan hori asko nabaritu dut, baina zer esango dizuet ba, ez zaizkit hainbeste gustatzen. Blogaren zabaltasunarekin jarraitzeko asmoa dut (gustatzen zait edozein pertsonak nirean "aterrizatzeko" txiripa edukitzea), eta ahal dudan heinean, erantzuten ere saiatuko naiz.

nerbiox

nerbiox 2009-11-12 18:55 #5

Sare sozial berrik eragin haundie izan due, noski.
Euskera hutsez idaztea re, etzaigu lagungarri izan segurona.
Zure irakaslen esaldie, egie borobille.

Zach Harrikez

Zach Harrikez 2009-11-12 20:12 #6

Guri ere ez digu inork ezer eranzuten aspaldian :( http://zakarrikez.nireblog.com

indezent

indezent 2009-11-12 22:12 #7

jajaja ikusten dut pare bati beste garai batzuk gogorarazi dizkiedala. Deitzea bezalakorik ez dago bizi direnak agertzeko ;) Ongi etorri berriz ere! Mila esker bilera txiki hontara agertzeagatik!

Beste alde batetik, nostalgia ere, lehen hobea zen... Zahartzen arituko gara agian...

indezent

indezent 2009-11-12 22:14 #8

Portzierto! Pinta ederra blogak. Bat gehiago poltsarako

Utzi iruzkina: