bost blogen deskribapena
Egin beharreko bigarren ariketa bost blogei buruz hitz egitea da, nire iritzia ematea. Nik aukeratu ditudan bost blogak hauek dira: sumate, la pizarra , Aramaio.com, eventoblog eta urgazi .
Los blogs de europa press barruan bi blog aukeratu ditut. Alde batetik sumate izena daukan bloga, blog honek nire atentzioa erakarri du bertan azaltzen diren artikuluengatik. Bloga jeneralean ongi dago antolatuta eta artikuluekin datozen argazkiak ere oso aproposak eta politak dira, baina esan dudan bezala bertako artikuluak dira niri gehien gustatu zaidana. Blogan lantzen dituzten gaiak eta gaiei buruz iritzia eta informazioa emateko modua... artikuluak irakurtzera gonbidatzen zaitu.
Los blogs de europa press barruan aukerau dudan bigarren bloga la pizarra deitzen da. Uste dut gauza bera gertatu zaidala blog honekin. Bere antolakuntza bestearen oso antzekoa da, garbia eta gauzak ongi antzemateko modukoa, baina niri artikuluak dira gehien gustatu zaidana, beste blogan bezala. Bertan azaltzen diren artikuluak kirolari buruz hitz egiten dute eta interesgarriak direla uste dut, gainera ongi idatzita daude.
Aukeratu dudan hirugarren bloga aramaio.com da. Bertan izugarrizko argazki politak agertzen dira. Guztiak ikusi ditut eta ez dago gustatu ez zaidan ezta bat. Blog honek eskeintzen diguna argazkiak dira soilik baina pena merezi du sartzeak, benetan politak dira.
Aztertu dudan laugarren bloga eventoblog da. Bertan agertzen diren gaiaz ez naiz oso zalea, internet, ekonomia, enpresak... baina gai hauei buruz informazio asko eskeintzen duela esan beharra dago, artikulu pilo bat agertzen dira eta ondo azalduta guztia. Artikuluak ongi idatzita daude eta naiz eta guztiak ez ditudan irakurri, irakurri ditudanak interesgarriak iruditu zaizkit, nahiz eta esan bezala gai hauetaz oso zalea ez izan.
Azken bloga urgazi triatloi taldearena da. Blog honen inguruan gehien gustatu zaidana bere antolaketa da. Marko gorri antzeko baten barruan kokatuta dago, titulua txuria fondo beltz baten barruan. Artikuluen tituluak gorriz, markoaren kolore gorriarekin bat etortzeko. Argazki handia da lehenengoa eta garbi uzten digu zein izango den artikuluaren gaia. Eskuinean horren ingurua komentario txiki bat eta azpian estekak. Esteka asko ditu. Nire ustez ongi antolatuta dago, eta artikuluan esaten dena interesgarria da ere.
Iruzkinak
Burutik at 2009-03-03 15:01 #1
Oso interesgarria, Ianire :)

amai 2009-03-04 18:36 #2
Benetan hunkitu nau zuk idatzitakoa! ;-)

Joxe Aranzabal 2009-03-14 19:01 #3
Lan ona, Janire, baina loturak geratu zaizkizu oso itsusi, ez bakoitza bere tokian, ikasgelan egiten ikasi genuen moduan. Hori konpondu egin beharko zenuke, horrela:

Garbitu artikulu goialdean ipini duzun URL multzo hori. Horrela ipinita, ez dauka zentzurik.

Ireki Aramaio bloga (izen propioa da, eta lehen letra maiuskulaz idazten da), eta kopiatu beronen URLa.

Zure blogean zaudela, beste fitxa batean, hautatu Aramaio hitza, eta egin klik goiko bolan. Leiho bat irekiko zaizu.

Itsatsi lehioan Aramaio blogaren URLa, eta onartu.

Utzi iruzkina: