Oroitzapen hoberenak gertatu ez diren gauzak direnean...

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-02-13 09:35
8

Oroitzapen hoberenak gertatu ez diren gauzak direnean, zerbait oker doa. Batenbatek esana da oroitzapenak ametsak baino gehiago direnean zahartzen ari garenaren seinale dela. Ez zitzaion arrazoirik falta baina Ugartek zahartzen hasia zela eta motxilan ametsak besterik ez zeramatzala sentitzen hasia zen.
Bizitzaren motorra arrixkatzea zela pentsatzen hasia zen eta berak, motor hori, betidanik itzalia izan zuela iruditzen zitzaion. Orainarte ez zen hontaz konturatu baina egia zen, benetan garrantzitsuak ziren gauzekin segurtasunean babestu zen beti eta beldurra izan zen babes horretan izan zuen lagunik minena. Beldurra; bere bizian zehar konstante bat izan zen beldurra; erortzeko beldurra, gaizki erortzeko beldurra, hiltzeko beldurra, arrixkatu eta galtzen ateratzeko beldurra, maitatu eta maitatua ez izatearen beldurra, bakarrik geratzearen beldurra… Bazen garaia jarrera aldatzeko, arrixkatzen hasteko. Arrixkatzen ez duenak ezer gutxi lortzen du, beldurra izatea delako beldurra ematen diguten gauzek jan gaitzaten eman beharreko lehen urratsa.

Pol Emika

Pol Emika 2007-02-13 09:49 #1

Agian tipiko samarra da esango dudanan baina zeinek lortu ezer arriskatu gabe? Zer lortu du du? Gizakia arriskatu egin behar da gauza handiak edo egunerokotasun betea bilatzeko bidean, arrakasta eta satisfakzioaren giltza da arriskatzea. Arriskatzen ez dena ez da inoiz ezer izatera iritsiko.

txomin_hood

txomin_hood 2007-02-13 11:59 #2

Ba, tamalez, zure pertsonaiaren egoerara iristeko beldurra ere izaten dut nik. Ez zait erraza egiten pausu arriskatuak ematen. Hala ere, nik bizitza luzea izatea espero dut oraindik, eta izango dut horiek egiteko denbora

morrosko

morrosko 2007-02-13 13:37 #3

Ja, bizitza luzea dio Txomin hood-ek. Luzea eta zuzena, asperra; luzea eta erosoa, asperra; luzea eta ziurra, asperra. Baina zer uste duk hik? Ustel usaina igartzen zaik Txomin. Orain eta hemen! Noizean noizean zer edo zer pentsatu beharko diagu, bale, baina bitartean, ...

bewater

bewater 2007-02-13 14:03 #4

Ondo esana txo, askotan bizitza hipotekatzen diagu gure beldurrei aurre ez egiteagatik...

bootxo

bootxo 2007-02-13 17:13 #5

Nahiago sutan berotu eta erre epeletan bizi baino.

indezent

indezent 2007-02-13 17:41 #6

Amen!

Itziar

Itziar 2007-02-13 21:58 #7

nik oandik buelta pare bat emangoizkiot buruai...
erre... edo epeletan bizi...
nik eztet hain argi ikusten!

indezent

indezent 2007-02-14 09:11 #8

Nahiago nahi dudanaren bila erre nahi dudana lortzen saiatu gabe epeletan egon baino; hori garbi.

Utzi iruzkina: