Hotz egiten du hozkailuan
“Hotz egiten du hozgailuan”. Pentsatu bezain pronto konturatu zen esan zuen lelokeriaz; “hotz-gailua”, hozten duen gailua. Hitzak berak esaten du baina ez zen sekula baten barruan egon. Esperientzi berri bat zen, ez zegoen zalantzarik, baina han hotza egiten zuen. Zergatik sartuko ote zen horrelako apustuetan! Behin eta berriz damutzen zen apustu inozo hartan sartzeaz eta hurrengoan isil-isilik geratuko zela egiten zion promes bere buruari. Hala ere, berak ere ez zuen sinisten barneak jaten bait zizkion metro eta erdi baino askoz gehiago eta bere bizkar erdia baino ez zuen neska batek lau La Estepa polboroi berak baino azkarrago jateak. Gaurkoan behintzat ez zuen aurrekoan bezala bizkarra txikiturik amaituko, bainuhontzi batean bi egunez lo egitea askoz ere okerragoa da. Horrek behintzat bere burua kontsolatzen zuen eta ez zen gutxi, gaurkoan ez zuen bizkarra txikiturik amaituko, edo bai. Mahonesa potoa ezker giltzurrunean zuen jada eta apalak jarri ahal izateko paretaren zeuden aterauneen ondorioz lepo ingurua txingurritzen hasia zitzaion. Hori gutxi balitz, zoruan zegoen likido berdeska susmagarria eskuin oineko bi behatz lodienen artean kumeak egiten hasia zen. Kanpoan, lagunen barre algarak entzuten zituen. “Hotz egiten du hozgailuan”.
Iruzkinak
bewater 2006-11-29 11:39 #1

Halere, nahiago hotz-gailuan sartu Beasaindik Bilbora 2 ordu eta erdi iraun baino. Qué horror, puto Descarga.

Graziosona zera izan da, ia Txapel gorri bat harrapatu dudala autoarekin (beridiko!!!!!!).

Seguro zure istoriako protagonista Ataundarra dela, porque gainerako leku guztietan frigorifikoa esaten da eta ez hotz-gailua...

indezent 2006-11-29 11:42 #2

"Graziosona zera izan da, ia Txapel gorri bat harrapatu dudala autoarekin"

Hi, holako perla bat bota eta gero ezin dek ixilik geratu, bota.

Nik ezautzen diat bat txapelgorri auto bati autobian atzetik eman ziona jajaja. Behin istripua izaten hasi ezkero ez dek txarrena.

i eme 2006-11-29 12:26 #3
hire bukatu gabeko relatoaren beste puska bat dek hau edo bewaterrek dioen bezala, Ataundar bat dek historio honen protagonista?

idezent 2006-11-29 12:43 #4
Ideia berdinaren inguruan idatzitako hainabat testu dituk. Orain lan zailena geratzen zait, lotzea. Idazteko denborarik ez dudanean zatitzo hauek zintzilikatzen joango naiz. Aspertu ezkero... izorrai ;)
kareu 2006-11-30 09:50 #5

hi ba nei behin batek esan zitean hotza ez dekela existizen, hotza bero falta dekela, nik abisau iten diat ze teoria honek hire testue hankaz gora jartzen dik, ze hotzkailue berofaltagailue bihurtuko zuan, eta izenburue "bero falta dago berofaltagailuan" izango zuan!!

ala con dios!!(epela dek eta)

indezent 2006-11-30 10:04 #6

interesgarria... hala ere kontzeptua berdina duk. Bai hozkailuan eta baita bere barnean ere.

PD: Iganden mezan Mateon inguruko sermoi oso interesgarri bezain innobatzailea bota behar omen dik parrokok. Apuntatzeaiz? monagillo bat behar die hostiak banatzeko

nerediamond 2006-11-30 13:19 #7
Merezi izen zauen bai! Baine motz!!!joooo...jejeje.Ese Petti!!!onena!!!
Utzi iruzkina: