dut eta Oteiza
"Onura bai zelai zabala, eta mina laberintu hotza
bideak artez beteak eta behin artean erorita
ezinezko irtetea eman gabe jauzia
arte gainetik jauzia"
dut
Baina zer da artea?
eta Artea? (artistikoa)
gauza bera al dira?
artea, amarrua, animaliak harrapatzeko tresna da besteak beste Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera.
Baina, eta Artea? Zer da Artea?
gauza bera al dira artea eta Artea?
eta Artista?
Entzun diezaiogun Oteizari hemengo honetan.
(4:26tik aurrera dator erantzuna, izan pazientzia piska bat mesedez, eta disfrutatu)
Iruzkinak
borthuzai 2006-12-03 15:20 #1
"El hombre es pastor del Ser. ¿Y el artista? ¿El artista qué es?
Cazador, cazador del ser.
¿Y qué es arte? ¿Eh? ¿Qué es arte?
En euskera, en vascuence, en vascuence es trampa.
Artista es tramposo, hacedor de trampas, eso es lo interesante.
¿Trámpas para qué?
En la prehistoria, para cazar el animal (para el sustento físico) pero también para cazar a Dios, para cazar protecciones, cazando el ser estético."
Oteiza
Artea beraz tranpa da, eta artista, gai estetikoa ehizatzen duena da.
bewater 2006-12-09 15:51 #2

E.H. Grombich-en "La Historia del Arte" liburuaren arabera, ez dago arterik, artistak baizik. Artistak egon ezean ez dago arterik, eta beraz, artistei buruz hitzegitea da arteari buruz hitz egitea.

Artearen eta artearen arteko eztabaida infinitoa izan liteke. Batzuentzat merkatuak ipinitzen du A izkia handiz ala txikiz, besteentzat norberaren gustuek. Halere, batzutan dena arte izan daitekeela uste da eta ni horren aldekoa ez banaiz ere, muga non dagoen ez dakit.

borthuzai 2006-12-10 17:31 #3

Tipo jakintsua eta erreferente handia da bai
aipatzen duzun Gombrich hori. Beno, ez dut bere lana ezagutzen baina argitaratu
dituen liburu kopuru andana ikusi, edo edozein liburudendetara joatea besterik
ez dago horretaz ohartzeko.

Diozun bezala, artearen eztabaida infinitua IZAN LITEKE, baina nire ustez
arazoa horixe bera da, eztabaida infinitoa DELA (definizioz. Gai zientifikoa ez
delako) eta gizakiok erantzun bat aurkitu nahiean gabiltzala infinitotasun
horri kontra egiteko. Horrelakoxe tontoak gara, erantzunik ez duen galdera
baten erantzunaren bila etengabe.

Nik ere iritzi aldaketa konstanteak izan ditut nere bizitzan zehar gai hauei
dagozkien kontuetan, Mondrianetik van Goghera, ondore arte kontzeptualera, Malevich-era, gero
grezia klasikora (1, 2), errenazimendura... eta ez dut esan nahi soilik artista hauen
margolanen jarraitzaile soilik nintzenik (orain ere banaiz noski), baizik eta
baita beraien artea ikusteko eraren jarraitzaile sutsu ere. Aspaldi honetan
berriz, Artistaren irudiaren nahiko kontra nago, horta, ez nator bat
Gombrich-ekin.

Garrantzitsua artelana da, ez artista. Ez
dakit. Kontua da, orain ez asko Orson Welles-en azken filma izan zen Fraude edo
F for Fake ikusi nuen bigarren aldiz, eta bertan Artistaren irudiaren aurka agertzen
da zinemagile estatubatuarra, eta niri konbentzitu egin zidan. (beno, ez dut
hori Welles-en pelikula horregatik bakarrik pentsatzen, baina beno, laburtuz...)
Film hau artista famatuen ESTILOKO margolanak egiten dituen arte
faltsifikatzaile baten inguruko “dokumentala” da (errealitatea eta dokumental
faltsuaren arteko zerbait hobe esan) eta Welles-ek zera galdetzen du, mundu
guztiko museo famatuetan zehar dauden faltsifikatzaile horren margolanak ez al
diren artea. Arte jakintsu guztiak engainatzen dituen Picassorena ez den
Picasso estiloko kuadro bat ez al den artea.

Nik uste dut artea esperientzia estetiko
pertsonalean dagoela, eta kuadro hori adibidez gustoko baduzu, artea dela. Niri
gustatzen bazait, artea da niretzako. Bisbal gustoko dutenentzat Bisbal artea
da, niretzat ez, baina beraientzat bai, eta NIRI BERDIN DIT. Hor dago nire
ustez gakoa, niri berdin zaidala. Bakoitzarentzat artea zer den bere bizipen
estetikoan dago. Pertsonala da, ez absolutua artea zientzia ez delako. Niretzat pertsonalki, dena da artea, errealitatea artea da, bizitza
artea da, ez dakit. (Bergman-en “Como en un espejo” filma ikusi baduzu, horko
antzerki saio xumearen inguruan ari naiz baita ere, ez dakit.)

Benetan, ez dakit. Bla, bla, bla... baina ez dakit.

bewater 2006-12-11 20:23 #4

Arrazoi duzu, dena gure gustuen araberakoa da, baina berdea berdea da nahiz niri gehiago edo gutxiago gustatu eta auto bat auto bat da nahiz gehiago ala gutxiago gustatu.

Horrelako kontzeptuak zehaztu ditzakegu, baina artearen kasuan? Zuretzat eta niretzat artea gauza ezberdina izan liteke, baina, berez, gauza berdinaz ari gara hizketan. Soziologia, psicología, psikiatria...badakizkigu definitzen, baina Artea?

Wellsen dokumental faltsu hori ikusi nuen, eta artistaren izenak duen garrantzia argi geratzen da hor. Faltsifikatzaileak benetazko egielak bezalako arte lanak egiten dakien arren, ideia originala lientzora pasatu duena da benetako Artista, ideia buruan izan eta koadrora pasatzen dakielako. Besteak kopia besterik ez du egin. Biak bikain daude eta Cezannen koadro faltsu bat gustura izango nuen etxean, baina meritua Cezzanena da.

Eta Arteari buruz egiterakoan, zer izango zen artea Historiako artista handien gabe? Nun legoke Artea artistik gabe?

Egia da, batzuetan izenak produktuak baino gehiago saltzen duela (hori geroz eta sarriago gertatzen da), baina Artearen nondik norakoak azaltzean ezinbestekoa da artisten izenak aipatzea.

Asko gustatzenz ait zure bloga, nahi eta gai batzuetan galduta ibili. Bestalde, biziki gomendatzen izut Gombrichen liburua...hori irakurritas hasi zitzaidan artea gustatzen

Utzi iruzkina: