AHT eta kontsulta

josu 1456149891816 Josu | 2007-11-14 19:12
2

Guztiz legala da herri-kontsulta barik AHT eraikitzea. Nik dakidala sistema-aldaketak bai, kontsultatu behar dira, baina sistema horren arabera egindako gestioak ez, ez dago zertan, behintzat. Beraz ulertzen dut Eusko Jaurlaritzak (EJ) ez duela zertan AHTri buruzko galderarik egin behar.

Baina bai EAEn zein Nafarroan parlamentuen %86aren babesa badu, eta hori herriaren nahiaren isla bada, zein beldur dago ba, AHTri buruzko kontsulta egiteko? Ibarretxeren planaren inguruko kontsultan, parlamentuaren erdiaren babesak konfidantza nahikoa ematen badio EJri, zergaitik AHTren kasuan parlamentuaren %86ak ez dio EJri konfidantza hori ematen, galdeketa egiteko?

AHTren aurka sutsu ari da jende nahikotxo, baina nik gizartean ez dut antzematen AHTren aldeko mugimendu handirik. Gehiago nolabaiteko pasotismoa. AHTren aurka ez daudenetatik, ez dakit zenbat joango lirateken  aldeko botoa ematera, eta horretaz EJn jabetuta daudela antzematen dut, AmatiƱo, zure artikuluan. Bestela ez ditut ulertzen ariketa demokratiko (nahiz eta legalki beharrezko ez izan) hau egiteko beldurrak.

batz

batz 2007-11-15 14:03 #1

Askok diote AHT ez bada martxan jartzen Europatik at geratuko garela, ezinbestekoa dela etorkizunerako. Atzo garraio kontselariak zioen 1.100 kamioi kenduko zituela egunero N1tik. Arazoa da egunero ia 80.000 kamioi pasatzen direla mugatik, hau da, kamioien %1,5 kentzeak arazoa arinduko du?<br />Irakurri dut nola zioten Lemoizko zentral nuklearraren aurkako protestetan zebiltzanei "hau ez bada egiten Euskadin ezin izango dugu bombilla bat ere piztu etorkizunean". Zentrala ez zen eraiki eta eskerrak. Interes ekonomikoak edo jendearen beharrak asetzen dituzte honelako megaproiektuek?<br />

Josu

Josu 2007-11-15 21:20 #2

Trenaren onura/ez onura beste eztabaida bat da, batz. Hortan ez naiz sartu artikuluan, eta erantzunean ere, ez naiz sartuko...<br />


Utzi iruzkina: