Kategoria: ej
Guztiz legala da herri-kontsulta barik AHT eraikitzea. Nik dakidala sistema-aldaketak bai, kontsultatu behar dira, baina sistema horren arabera egindako gestioak ez, ez dago zertan, behintzat. Beraz ulertzen dut Eusko Jaurlaritzak (EJ) ez duela zertan AHTri buruzko galderarik egin behar.Baina bai EAEn zein Nafarroan parlamentuen %86aren babesa badu, eta hori herriaren nahiaren isla bada, zein beldur dago ba, AHTri buruzko kontsulta egiteko? Ibarretxeren planaren inguruko kontsultan, parlamentuaren erdiaren babesak konfidantza nahikoa ematen badio EJri, zergaitik AHTren kasuan parlamentuaren...