Kategoria: euskaly
Erresistentzia- eta desobedientzia-ekintzak aurrera darrai eta lanak geldituta daude. Berostegin bertan, kanpin-dendak jarri dira nahi duena hurbildu eta informa dadin. Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak eta Zuhaitzetako Ekintzaileekiko Sostengu taldeak egunero 19:00etan kontzentrazioak deitu ditu Berostegin. Gainera, ostiralean, 11:00etatik aurrera, zuhaitz-landaketa egingo da bertan.
Euskal Y-ren iragarki bat utzi didate gaur postontzian. Publizitate instituzionala omen. Noren kontura, ordea, argi dago: euskaldun guztien kontura, jakina. Euskaldun guztioi interesatzen zaigulakoan. Bada, nik hainbat zalantza daukat. Umeei ez zaie axola, ez baitakite ezta trena zer den. Eta jakitekotan, nondik nora joan daitekeen eta nola mugitzen den ez lukete jakingo. Nerabeek euren burmuinei arreta pizten dieten gauzak baino ez dituzte buruan. Trena zer den badakite, baina albistegiak ikusten ez dituztenez, Euskal Y-a zer den esan diezagutela nahiko bagenu, jai izango genuke. Eta ner...
Guztiz legala da herri-kontsulta barik AHT eraikitzea. Nik dakidala sistema-aldaketak bai, kontsultatu behar dira, baina sistema horren arabera egindako gestioak ez, ez dago zertan, behintzat. Beraz ulertzen dut Eusko Jaurlaritzak (EJ) ez duela zertan AHTri buruzko galderarik egin behar.Baina bai EAEn zein Nafarroan parlamentuen %86aren babesa badu, eta hori herriaren nahiaren isla bada, zein beldur dago ba, AHTri buruzko kontsulta egiteko? Ibarretxeren planaren inguruko kontsultan, parlamentuaren erdiaren babesak konfidantza nahikoa ematen badio EJri, zergaitik AHTren kasuan parlamentuaren...