trena

2
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2008-07-14 13:06

Behin baino gehiagotan aipatu dut trena. Beharbada zerbait magikoa da niretzat. Izan ere mota askotako jendea biltzen du trenak. Bagoi xume batek adin, kolore eta gustu desberdinetako pertsonak elkartzen ditu bizitzako momentu labur batez bada ere. Barre algaraka dabiltzan atsoak, esku artean duen liburua interes osoz irakurtzen ari den gizona, bere pentsamenduetan murgilduta dagoen gaztea, musika topera jarrita duen nerabe bat, geldi egon ezin diren bi ume beren amekin eta abar.Oso desberdinak diren pertsonak eta errealitatea modu ezberdinean ikusten dituzten pertsonak, une batez bada ere ...