Euskara Jendeari buruz
Martxo eta apirilean, sei astetan Bilbon, Zirika gunean, Euskara Jendea dokumentalak ikusi eta haien gaineko solasaldiak izan dira. Iritzi mordo bat, zalantzak ere zientoka, kontraesanak eta kontrako iritziak ere. Laburtu beharko banitu sei eguazten horietako parrapladak, bi galderatan laburtuko nituzke:
- Zer hari mehe, fin eta hauskorrak ekarri gaitu gaur arte? Zergatik iraun dugu? Zerk ekarri gaitu XXI. menderaino?
- Eta aurrera begira zer? Zer indartu behar dugu gure komunitateak beste milurteko batzuk iraun ditzan? Hari mehe eta fin horiek izan daitezke etorkizunean irauteko eta zabaltzeko gakoak?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: