Lau pareta "isilak"

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2008-12-26 15:29

     Azkenaldian, entregatu beharreko txostenak eta azterketak direla eta, agobiatu xamar nabilela onartu behar dut. Etxean lanean hasten naizen bakoitzean ikusten duzue non bukatzen dudan, beraz, gaur arratsaldean Tolosako Aranburu liburutegira joango naiz.

     Lau pareta isil horietara sartzean betikoak daude esaldia bururatzen zait. Ondoren, neu ere "betiko" bihurtu al naiz? galdetzen diot neure buruari. Agian bai. Orain dela 7 hilabete hasi nintzen bertara joaten, eta azterketa garaitik at ederki egoten dela esan beharra dago; hortxe gakoa, azterketa garaitik at. Denboraldi gogor honetan liburutegia jendez lepo egoten da, bertako pertsonak hiru taldetan sailka ditzakegularik:

     1. Ikastera goazenak. Hainbat arrazoi direla eta bertara ikastera goazenak. Lan handia dugu eta, atsendetxoren bat hartuko dugun arren (batzuetan behar baino handiagoa), denbora aprobetxatuko dugu.
     
     2. Ikasle partzialak. Lagunak liburutegira joaten zaizkie, eta euren buruarekin gaizki ez sentitzeko beaiek ere bertara joaten dira. Denboraren %90a Igarondo kafetegian pasako dute, baina lasaiago geratuko dira. Orduerdiz, eta beste norabaitera joan aurretik liburutegia bisitatzen dutenak ere hor daude, denbora tarte txikiak aprobetxatu nahi dituztenak. Ez dut ezer horrelako jendearen aurka; denak izan gara noizbait talde honetakoak; egunen batean...edo behar baino gehiagotan. Edonola ere, ez dute liburutegiko espazio fisikorik okupatzen; besteok oxigeno gehiago dugu (askotan haren falta somatzen da).

     3. "Rayanteak". Talde hau Batxilegoko jendeak betetzen du ia erabat. Ez dute gauza handirik ikasteko, beraz, liburutegira joan eta gora eta behera ibiltzen dira euren laguntxo guztiei kaso eginez. Zer uste duzu, Cibeles pasarelan zaudela? galdetzeko gogoa ematen du. Hemen ere, liburutegian ligatu egiten dela uste dutenak sar ditzakegu. Hollywood eta Disney-eko filmek sortutako arazoa da jende mota hau. Pelikuletan hauetan protagonistak (gixajo batzuk gehienetan) liburutegian egoten dira egun osoa eta euren sensibilitate eta zintzotasuna dela eta, pelikulako neska guapa beraietaz maitemintzen da, Football amerikarreko taldeko izarra alde batera utziz. Gazte, hori fikzioa da! Benetan ligatu nahi baduzu zoaz taberna edo jairen batera! Esan beharra dago leku batzuetan arazo hau zabalduagoa dagoela, Donostian esaterako, non Koldo Mitxelena liburutegian ilara luzeak egoten baitira goizetan udaran (!!!) bertara sartzeko.

     Besterik gabe, liburutegira noa. Ea lana aurreratzen dudan eta denbora aprobetxatzen dudan.


Utzi iruzkina: