2009ko lehena
Eta 2008 joan egin zaigu. Ziurrenik, gaur berritu diren blogen %99a urte amaieraren eta berriaren hasieraren inguruan izan dira; ia derrigorturik gaude gai honi buruz idaztea.
Askok lehengo urteko gertakizun aipagarrienak komentatuko dituzte: krisia, Obama booma, Barajaseko tragedia, Kosovoren independentziaren lorpena, Amstetten-go munstroa (alaba 24 urtez bahituta izan zuena), Chikilicuatreren showa...
Bart gaueko parrandaren iruzkinik egingo da; baita kontraesanik handiena duen urteko egunaren ingurukorik, hots, urteko bazkari zoragarriena eta ajerik handiena batzen dituen eguna, urtarrilaren 1a.
2009an (urtero bezala), ohitura onen bat bereganatzen saiatuko direla aipatuko dutenak ere egongo dira: gimnasioan izena eman eta egunero joango naiz eta erretzez utziko dut motakoak.
Asmo on hauei blogean kritika errazak egingo dietenak ugari izango dira. Seguraski eurek ere porrot egingo zuten aurreko urte berriren baten sarreran eginiko saialdiren batekin. Hala ere, ziur nago ez zutela euren porrotari buruz ezer idatzi: errazagoa da besteak kritikatzea bakoitzaren porrota onartzea baino.
Neronek ere gai hauetako bat garatzea nuen pentsatuta, baina, pixkanaka, ajeak menderatu egin nau.
Besterik gabe, Urte Berri On!
P.D. Olentzerok gorria zuena begia zen, ez sudurra, ezta?
Iruzkinak
jokin 2009-01-01 23:26 #1
Urteberrion Imanol. 5en hitzeingodeu!
Jokin 2009-01-02 15:26 #2
Bai, afaria banijoa asi que eongogea
Utzi iruzkina: