Euskaltel aldatzen ari ote?

maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-03-01 23:05

Azkenaldi hontan nahiko kabreatuta nabil Euskaltel-ekin. Etxean Telefono finkoa, Internet eta Telebista digitala dauzkat eta alta eman nuenetikan ostikadak besterik ez dizkidate eman.  Hileko kuota altzatu didate finkoan, interneten 300Kb-eko konexioa daukat eta 1Mb-ekoa hirukoiztu duten bitartean prezio berdinean, neri abiadura mantendu didate baina hori bai euro bat igo didate kuota. 

Eta azkenik, telebista digitalean pare bat gauza gertatu zaizkigu nahiko larriak.  Aldi baten ikusi ez dugun film bat kobratu didate (nire akatsa ote?) eta aurreko astean Errealaren partidua erosi genuen (zer uste duzue perfektua naizela?) eta beraien akats batengatik lehenengo 5 minutuak galdu genituzten, justu Skoubo-k Realaren gol bakarra sartu zuen unean.  Sutan jarri nintzen eta erreklamazio bat egitekotan gelditu nintzen ez bait zitzaidan normala iruditzen 11 € t'erdi ordaintzea kalitate horrelako zerbitzu batengatik.



Zein izan da nire sorpresa gaurko egunean "privado" deritzon horietako dei bat izan dudala eta neskatxa gazte baten ahotsa zan.

Hasi zait esaten Euskaltel-ekoa zala eta aurreko igandean egon zen akatsagatik partidu hura dohainikan zela eta aukera nuela partidu bat Martxoan ezer ordaindu gabe ikustea.  Begiak handi-handi egin zaizkit. Pentsatu dudan gauza bakarra izan da.  Euskaltel aldatzen ari ote?


Utzi iruzkina: