Dohainik diren aukerak Winzip-en ordez
Aurreko asteko albistea da Corel enpresak (Corel Draw, WordPerfect...) Winzip konprimitzaile ezaguna erosi duela. Egia da winzip-ek duela windows sistema eragilearen konprimitzaileetan lehen postua, baina baita ere hainbat aukera daudela opensource eta dohainik konprimatzaileen merkatuan. Horietako bat izan daiteke windows-entzako 7zip konprimitzailea, bestalde linux sistema eragilean ez da ia erabiltzen zip formatua, konpresio hobeagoak eskaintzen bait dituzte rar, tar edo bzip2 moduko sistemak.
Egia esan ez dakit oso etorkizun ona duen erosketa honek eta badirudi Corel-en beste hanka-sartze bat izan daitekeela. Beste aukera antzerakoak eta dohainik badaude zergaitik ordaindu?. Gaur egun euskal industrian txinatarren konpetentziari kontra egiteko saiatzen ari diren irtenbidea dute bakarrik: balio gehigarria duten zerbitzu eta produktuak eskaini. Lortuko ote?
Iruzkinak
tolon 2006-05-08 21:25 #1
Kaixo.

Aipatu dezun 7zip programa software librea izateaz gain, euskeraz ere badago, eta hau guretzat oso garrantsitsua da.

Instalazioaren karpetan Lang/eu.txt fitxategian begiratzen badegu, IƱigo Salvador Azurmendik itzuli duela ikus genezake.

Winzip dohakoa izango balitz ere, ezaugarri hauek ikusita 7zip erabiltzea hobe.

3ARRANO 2006-05-09 23:27 #2
Beste aukera bat ere badago debalde, baina soilik Windowserako: IZArc. Euskaraz ere eskura daiteke hemen:

http://www.3arrano.com/gailuak/prog_izarc.php

3ARRANO 2006-05-09 23:30 #3
Ahaztu egin zait lehen esatea, IZArcek ez du soilik zip artxiboetarako balio, formatu ugari onartzen ditu, ezagun guztiak (rar, targz, ace, ...)

admin 2006-05-10 22:38 #4
Mila esker informazioagatik. Ondo dago ezagutzea beste aukera desberdinak nahiz eta bakarrik windows-erako izan. Gauza da jakinaraztea munduan dohainik dauden aukera desberdinak eta horri gehitzen badiogu euskaratuta daudela oraindik eta hobeto.

Utzi iruzkina: