RSS-atu dezagun blogosfera!!!

maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-05-01 22:15
5

Lankide dudan Tolon-ek dioenez RSS da Web 2.0 deritzon mugimendu berri honen pegamentua, hau da, zerbitzu mota desberdinak batzen dituen elementua.  Hori horrela bada (eta ni ados nago) ezinbesteko litzateke ahalik eta webgune gehien RSS formatuan informazioa erakustea. Jendea informazio bila gure webgunera joan beharrean, zergaitik ez diogu uzten interesatzen zaizkion iturri guztiak bateratzea toki bakar batean eta sistemak abisatzea albiste berri bat dagoenean?.

Arazoa da, oraindik hainbat webgune ez dutela RSS formatuan ezer ere ematen, hortaz zer egin dezakegu guk?  Ideia honekin hasi ginen begiratzen eta aurkitu ditugu hainbat zerbitzu web arrunt bat oinarri hartuta bere RSS fitxategia sortzen dizuna.  Honek ematen digu aukera zain egon beharrean interesatzen zaizkigun iturrien jarioa edo feed-a sortzea.

Non egin dezakegu hau?  Ba adibidez, nik feed43.com erabili Elgoibarko Udaletxearen webgunetikan (merezi ote dute?) azken albisteen informazioa.

Oso erraza da eta gidatua daude pausu guztiak:

1- Jarioaren edo albiste iturriaren helbidea eskatzen dizu.  Hau da URL-a

2- HTML kodea erakusten dizu eta horretikan errepikatzen den patroi bat bilatu eta ezarri behar duzu albisteen tituloa eta helbidea identifikatzeko.

3- Nola erakutsi nahi duzun informazioa definitzen duzu.

4- Sistemak RSS jarioen helbidea ematen dizu eta baita ere izena aldatzeko aukera.

Hemen uzten dizuet sortu ditudan jario berriak

Elgoibarko azken albistea

Elgoibarko azken aurreko albisteak

Barkatu bi jario uzteagatik, baina oso era arraroa sortzen dituzte albisteak udaletxeko web orrian eta ezinezkoa izan zait batean uztea.  Agian orain albiste guztiak orri batean jarriko dituzte "permalink" batekin...

karrajua.org

karrajua.org 2006-05-02 00:27 #1

Ni HABEren Ikasbil-en albisteak eta ariketak rss-aterazen saiatu naiz. Jario hauek lortu ditut:
http://www.feed43.com/ikasbil-albisteak.xml
http://www.feed43.com/ikasbil-ariketak.xml
Dena dela, arazoak ematen dizkidate rss irakurleetan, behin eta berriz hartzen ditu mezu berberak, errepikatuta.
Feed43 horretan jarioak 6 ordurik behin baino sarriago ez irakurtzea gomendatzen dutela eta irakurlea horretara egokitu behar dela ulertu dut, ez dakit holan den (nire ingelesa), baina badaezpada arauak irakurri.

admin

admin 2006-05-02 14:33 #2

Zure blog-ean sartu naiz eta ikusi det lantzen ibilita zeundela RSS-aren kontu hau.  Frogatuta daukat nik ere FeedYes eta arrazoia duzu errazagoa dela definitzerakoan ez bait dago patroirikan definitu beharrik.  Egin behar den gauza bakarra da link guztien artean zeintzuk diren albisteak definitzea, baina feed berriak ez dakit oso ondo identifikatzen dituen albiste berriak.

Bestalde, niri ez dit arazorik eman bloglines-en edo behintzat ez naiz konturatu...  erabili ahala ikusiko dugu izan dezakeen erabilgarritasuna.  Lehen ikustaldian nahi potentzialtasun handia opa diot zerbitzu mota hauei.

Informazio gehiago nahi baduzue begiratu hemen.  Cervantes-en hizkuntzan dago.

karrajua

karrajua 2006-05-02 17:10 #3

Feed43en sortzen diren jarioak konpartitzea edo zeintzuk dauden eginda jakitea (lan berdina birritan ez egitearren) komenigarria izango litzateke. Haien webgunean ez dut besteen rss-ak ikusteko edo konpartitzeko modurik topatu. Nireak zerrenda honen barruan daude (bilatu feed43 domeinua daukatenak), baina konpartitzeko besete moduren bat topatu beharko genukeela uste dut... Ideiarik?

admin

admin 2006-05-03 22:46 #4

Alde batetik Wiki formatuan egin daiteke zerbait, epe motz batean, baina pentsatzen det, del.icio.us moduko zerbitzu bat ondo egongo litzatekela bakoitzak sortutako RSS feed-ak sartzeko, tag bidez sailkatu eta zabaldu-ren erara garrantzia eman ahal izateko jario desberdineri.  Ondo pentsatu beharko litzateke. Zuk nola egingo zenuke?

Karrajua

Karrajua 2006-05-04 11:54 #5

Igual errazena del.icio.us-en sartzea izan liteke. "Sustaturako" moduko etiketa komuna adostu (adibidez "feedlauhiru" euskarazkoak identifkatzeko), bakoitzak bereak sartu, etiketa hori ipini, gero norberak nahi dituen etiketa gehiagarriak sartu eta del.icio.us/tag/feedlauhiru-ra joanda denak ikusteko modua edukiko genuke.
Behabada etiketa komun horrek balio beharko luke feed43-n zein beste era batera sortutako feed "piratak" ere markatzeko.
Hasteko modua izan liteke.

Utzi iruzkina: