Barka iezadazue mesedez!!

maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-04-23 23:16
1

Internet-en eguneroko albistea da azaltzen ari diren zerbitzu berri eta xelebreak. Hauen artean benetan ideia kuriosua behintzat (ez dut beste hitzik topatzen definitzeko...) iruditzen zait israel-dar batzuk sortu duten i4giveu zerbitzua (I forgive you irakurtzen da, hau da “nik barkatzen zaitut” ) bakoitzak bere aitormenak egiteko eta jendearen barkamena eskatuz. Erabiltzaileek erabakitzen dute pekatuaren inportantzia eta horren arabera barkatu edo ez erabakitzen da.


Hor ikusten da jendeak duen beharra pekatuak edo inori kontatzen ez dizkion gauzak kontatzeko. Zer izango da... zerbitzu sozial berri bat? Psikologo-en kontsultak jendez uztuko dira?. Badirudi irudimenak ez duela bukaerarik. Nor izango da hurrengo zerbitzu mota berria? Ezagutzen baduzu zerbitzu xelebreren bat kontaiguzu, batek daki agian sekulako ideia izan daiteke!!!.


leads

leads 2010-10-01 10:24 #1

&nbsp;sale <strong><a href="leads3.com">leads</a></strong> for business<br />


Utzi iruzkina: