SGAE, usoak eta abar
Abuztua-ren erdialdea aurrera doa eta Elgoibarko kaleak ustuz doaz poliki poliki. Datorren astean nor geldituko ote da herrian? Ba itxuraz usoak eta beste lau katu. Beno, usoak agian ez.... Gora begiratu det eta ikusi ditut azkenaldi hontan gure balkoietan hain ohizkoak bihurtu diren CD-ROM dizdiratzaileak!!!. Nori okurrituko zitzaion horiek zintzilizka jartzeko ideia? Ez dakit asko egiten duen honek usoak uxatzen baina pasiatzen zaudela ZARTA!!! Begira cd baten dizdira. MADARIKATUA!! Usten nuen etxeetako fatxadak dotoretzea beste zerbait zela... Pozik egongo direnak SGAE eta oilasko errearen erregea izango dira saltzen diren CD-en ia %50-a poltsikoratzen bait dituzte, hau komeria!!. Beno hau guztia ikusi eta gero erabaki dut Salamanka-tik ekarri dudan txorizo lotea eskegitea. Hortaz badakizu, Elgoibarko balkoi batean txorizo hilara ikusten baduzu, jo txirrina agian bat lortuko duzu. Ongi izan!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: