Zer egin usoekin?

10
marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2009-11-29 13:30

DAZ elkarteak (Durangoko alde Zaharra) kanpainia bat jarri du martxan usoek sortzen dituzten arazoei aurre egiteko. Kokoteraino daude usoen zirinarekin, eta irtenbideren bat proposatu dute..... Herri askotan dira buruhaustea usoak. Zuen ustez, zein da irtenbidea? Benetako arazoa da? Usoak politak dira eta kontserbatu behar dira? Ala arratoi-hegalariak baino ez dira? Zuek zer pentsatzen duzue?


Abuztua-ren erdialdea aurrera doa eta Elgoibarko kaleak ustuz doaz poliki poliki.  Datorren astean nor geldituko ote da herrian?  Ba itxuraz usoak eta beste lau katu.  Beno, usoak agian ez....   Gora begiratu det eta ikusi ditut azkenaldi hontan gure balkoietan hain ohizkoak bihurtu diren CD-ROM dizdiratzaileak!!!.  Nori okurrituko zitzaion horiek zintzilizka jartzeko ideia?  Ez dakit asko egiten duen honek usoak uxatzen baina pasiatzen  zaudela  ZARTA!!!  Begira cd baten dizdira.  MADARIKATUA!!  Usten nuen etxeetako fatxadak dotor...


Ohiko saltokira egunkariaren bila, goizeko zazpiak eta laurdenetan. - Aún no me ha llegado nada, no sé qué pasa hoy... Euskalteleko nire posta elektronikoa ez dabil. Inzidentzia partea irekiko dutela eta laster (?) konponduko dutela. Baina bitartean... Explorer nabigatzailearen bertsio zaharra erabiltzera behartuta, Mac are zaharrago honetan. Web orri gehienak ez zaizkit kargatzen. Berri onek ihes egiten didate, antza. Norbaitek uso-mezulariren bat bidaliko dit?