Hamar urtetan software askea bakarrik egongo da

maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-03-25 23:40

Hori da behintzat esan duena Greg Stein-ek Apache Software Foundation-eko presidenteak EclipseCon 2006 konferentziak.

Honek dioenez ohizko software-aren modeloa aldatu egingo da eta ez dugu ordainduko software beragatik, bere erabilpena erraztu egiten dituzten zerbitzuengatik baizik, hau da instalakuntza, konfiguraketa, mantenua, eguneraketa eta pertsonalizazioa moduko zerbitzuengatik.

Guzti hau egia ba da, hainbat software enpresa garatzaileetan mentalitate aldaketa haundia egin beharko dute. Argi dagoena zera da balio erantsia ez dagoela software-ean, berarekin lortu daitekeen eraginean baizik.


Utzi iruzkina: