www.aurki.com, euskarazko web orria aztertzen jardun naiz. Ikusten da behintzat, batzuek lana egiten jarraitzen dutela, euskarak sarean presentzia izan dezan. Bi zati nagusi ditu: euskarazko bilatzailea eta jarioa. Lehenak bilatzaile funtzioa betetzen du eta bigarrenak, iturri desberdinetatik automatizatuta jasotzen dituen albisteak ematen ditu arloetan sailkatuta.Benetan eskertzekoa da gure hizkuntzaren errealitatea ezagututa, Internet sare globalizatu honetan ere, erabilgarriak diren tresna eraginkorrak bultzatzea. Nahiz eta oso zaila den dagoen konpetentzia eta hizkuntza inperialis...
A-8an Zarautzen 5 lagunek burutu zuten ekimenaren bideoaren zatitxo bat. Ekimen baketsu bat burutu zuten. Segurtasun neurri guztiak hartu ziren, baina injustizian oinarritzen den "okerbideko estatu" honek, Zantzutegi Nazionalera bideratu diete auzia. ONARTEZINA! SEGI BORROKAN, SEGI ANTOLAKUNTZAN!
Ekimen ibiltaria: Atsedenik ez, presoen eskubideen defentsan Ekimen honen baitan, ehunka pertsona dira presoen eskubideen alde gose greban izan diren herritarrak. Euren eskubideak aitor daitezen besterik ez dute eskatzen. powered by ODEO
Mapak nola jarri daitezken blogean probak egiten ari gara. Kasu honetan Azpeitiako Loiolako Inazio Hiribidearen kaleko mapa eta Hendaiako hondartza inguruetako mapa aurkitu ditzazkegu artikulo honetan. Inguru hauetara hurbiltzeko asmoa baduzu erabilgarria da. tagzaniapaste Tagzania: egurratakitto
<a href="http://www.flickr.com/photos/95885062@N00/279034468/" title="Photo Sharing"><img src="http://static.flickr.com/97/279034468_3a63cb1d99_m.jpg" width="240" height="180" alt="gazteak" /></a>
Irakurri berri dut Berria egunkariak Tim O´Reilly Web 2.0 kontzeptuaren sortzaileari eginiko elkarrizketa. Honen 2 erantzunek zer pentsatua eman didate. Bat izenburu nagusian agertzen dena: "Inork ez daki hizkuntza gutxituek tokia izango ote duten Interneten" eta bestea, oso larria iruditzen zaidana eta posible dena etorkizunean: "Are gehiago, nire ustetan telefonoaz haratago joango gara. Aplikazioak besterik gabe Interneteko linbo batean egonen dira, eta gure gorputzean inplanteak izango ditugu sarean konektatzeko.". Guztioi eman beharko liguke zer pentsatua honek izan ditzazken ondorioetaz.
Polizia Nazionalak eta Frantziako CRS Poliziak errepide kontrol zorrotza jarri dute Biriatuko pasabidean. Segik antolatutako Gazte Egunera doan jende andana geratu eta miatzen ari dira. Dagoeneko kilometro bateko auto ilarak sortu dira. Egoera horren aurrean, 400 bat gaztek txalupa bidez igaro dute Hondarribia eta Hendaia arteko pasartea. Polizia frantsesa, ordea, zain izan dute bertan. Hutsik zeuden autobusak joan dira beraien bila, baina Poliziak ez diete sartzen utzi. Batzuk autobusean sartu eta Irunera bidali dituzte berriz, Espainiako Polizia Nazionalarengana. Poliziak gogor jo du gazt...
Interneten erabiliko ditudan hiztegi desberdinak hauek izan daitezke: euskaltzaindia.net-eko hiztegia euskerazko definizioa jakiteko, 3000 hiztegia euskeratik gaztelaniara pasatzeko eta morris hiztegia euskeratik ingelesera pasatzeko.
Aupa danoi! aurki.com orrialdean hainbat blog eta orrialdetara bidaiatu dut. Argazkiak erabiltzen dira eta zenbait orrialdetan entzuteko aukera ere ematen du. Nik irakurri ditudanak nahiko interesanteak izan dira.