Kontrol ugari Biriatun Gazte Eguna oztopatzeko

egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2006-10-24 00:50

Polizia Nazionalak eta Frantziako CRS Poliziak errepide kontrol zorrotza jarri dute Biriatuko pasabidean. Segik antolatutako Gazte Egunera doan jende andana geratu eta miatzen ari dira. Dagoeneko kilometro bateko auto ilarak sortu dira.

Egoera horren aurrean, 400 bat gaztek txalupa bidez igaro dute Hondarribia eta Hendaia arteko pasartea. Polizia frantsesa, ordea, zain izan dute bertan. Hutsik zeuden autobusak joan dira beraien bila, baina Poliziak ez diete sartzen utzi.

Batzuk autobusean sartu eta Irunera bidali dituzte berriz, Espainiako Polizia Nazionalarengana. Poliziak gogor jo du gazteen aurka, baita autobus gidariengana ere.

Beste gazte batzuk, ordea, ezin izan dute hutsik zeuden autobusetan sartu eta Frantziako Poliziak beraien kontra kargatu du. Batzuk eskuburdinekin eduki dituzte.

Polizia Nazionalak itxita mantentzen du Senperera joan nahi duten gazteentzat pasabidea. Nolanahi ere, bost autobusek Senperera iristea lortu dute beste bide batzuetatik igarota.

Nolanahi ere, Gazte Eguna ez da eten, eta aurrera jarraitzen du. Herri bazkaria egin dute bertsolariek lagunduta, eta arratsaldeko 19:00etan manifestazioa egin dute Biriatuko pasabidean gertatzen ari dena salatzeko.

Informazio gehiago http://www.gaztesarea.net


Utzi iruzkina: