Gazte Martxa

egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2007-03-31 23:03
1

Apirilak 6-7-8, Independentziaren aldeko Gazte Martxa dago Araban. Untzagan irten eta Laudion amaitzen da. Gazteon izarra, independentzia da, gure helburua, independentzia da. Pertsona askeak bizi diren Euskal Herri aske baten bila goazelako, guztiok ikusiko garelakoan, denok Gazte Martxara!

Aitor Medrano

Aitor Medrano 2007-04-07 16:39 #1

Herri zaharra gara, zaharrenetarikoa, zaharra eta ohiturak eta hizkuntza edozerren gainetik defendatzen dauzen herria, etsi egiten EZ duen HERRIA. Gure hizkuntza, gure herriarekiko maitasuna, gure ohiturenganako hurbiltasun beroa, gure geroaren jarraipenari eta gure iraganaren indarraz ahazten ez dan Herria. Arbasoek euren biziez defendatu ebena maite dauan Herria eta hau dela eta independentzia izeneko ametsera heldu arte borrokan ZUTIK eta TINKO mantenduko dana gertatzen dena gertatzen dela.

Batzuek jadanik esperantza galdu dabe eta euren etxeetako lehioetan diraute, amorraturik, amets hura gogoan dabelarik, euren bizitza zelan eroan daben edo ondo aprobetxatu daben euren buruei itauntzen. Zergaitik ez neban zerbait egin? Zergaitik ez nebazan nire idealak defendatu? Zergaitik gelditu ete nintzan ezer egin barik?                       Zergaitk galdu ete neban esperantza...

Nik gaur egungo gazte askori so eginaz tristuraz kutsatzen naz eta bide bazterretik jausten naz. Euren hizkuntzari, Herriari, geroari, ezta ametsei ere garrantzirik ez baiteutsie emoten. Baina, gero, une batez pentsatzen gelditzen naz eta nik nire buruari ezarritako bidera bueltatzen naz, danok alkarregaz lortu ahal dogun ametsaren bidera, independentziaren bidera.

DANA KENDU AHAL DEUSKUE BAINA GURE AMETSIK EZ DABE ZAPALDUKO. INDEPENDENTZIA LORTU DAIKEGUN AMETSA DALAKO ETA ESPERANTZA GALDU EGITEN DAN AZKENENGO GAUZA DALAKO, EZ ETSI ETA SEGI AURRERA. ZER NAZ? NOR NAZ? EUSKALDUNA NAZ ETA HARRO NAGO!!!

Utzi iruzkina: