Arrateko funikularra

josu 1456149891816 Josu | 2007-10-10 01:20
3

Batzuek uste dute atzo gaueko ametsa dela Arratera igotzeko funikularra egotea. Eibartarrak Zerrendako afari ibatean, Gari Araolazak mapa libreak egiteko sistema bat erakutsi zigun, eta nik katxondeoan bota nuen "hor Amatiñok trazatu dezake Arrateko funikularra".

EAJk berriro aurkeztu du proposamena aurtengo hauteskundeetan, Ixua-Arrate inguruan Gerra Zibilari buruzko parke bat egitearekin batera. PSOEk irabazi zuen, baina orain EAJ ere Udal Gobernuan sartu dela-eta, plana berriro aztertuko dute.

Gainera, Margari Olañeta ere hasi da proposamenak jaso nahian. El Diario Vascok dio Amatiñok 1999an proposatu zuela, Alkatetzara aurkeztu zenean. Baina Amatiño 1991n (ala 95ean?) aurkeztu zen Eibarko Alkatetzara, eta ordurako Garraio Sailburuarekin hitz eginda zuen. Orduan PSEko Jose Antonio Maturana zen sailburua. 1999an Javier Zorrakin izan zen EAJ-EA koalizioaren hautagaia.

Eibar Aldizkarian bertan irakurri nuen lehen aldiz proposamena, eta aitak esan zidan ondo aztertutako proposamena zela. Artikulua, oker ez banabil, Castor Garaterena zen: Eusko Jaurlaritzan sailburu, Lurralde Antolamendu, Garraio eta Turismo sailan hain zuzen.

1998an egindako Plan Estrategikoak ere jasotzen du ideia hau aztertzeko posibilitatea, baina Udalak ez du halako ekimenik hartu bederatzi urte hauetan. Eta badirudi ez duela hartu nahi.

Orain berriro ere bidegarritasun azterketak egingo dituztela esan dute, eta hori ondo dago. Baina zirt edo zart egiteko garaia da, dagoeneko pasa ez bada. Eztabaida dezakegu Arrate zertarako nahi dugun, baina ezin ditugu proposamenak 15 urtez ahaztuta utzi, horretarako arrazoirik ez baldin badugu behintzat.

batzarras

batzarras 2007-10-11 13:31 #1

Argi dago turistikoki amu hona izango litzatekeela funikular bat egoteak, inguruko herrietako jendea hurbilduaraziko baitzuen. Hala ere ez dakit ingurugiroari begira oso jasangarria litzatekeen.

Adrian

Adrian 2007-10-11 14:39 #2

Ez da idea txarra funikularrena,ni ez naiz Eibartarra eta inertesregarria iruditzen zait.Jende nagusiarentzat eerto etorriko litzateke gainera

Josu

Josu 2007-10-11 21:44 #3

Eskerrik asko bioi!

Batzarras, ezagutzen dudan ekologista eta AHTren aurkako pertsona sutsuenetako bat alde egongo litzateke ganoraz egin ezkero, Eibartarrak zerrendan esan zuenez. Ekologikoki hobea izan daiteke funikularra, kotxe-pila baino. Eta turistikoki ona, noski.

Adrian, Margari Olañeta iritziak biltzen hasi da, eta hain zuzen ere zure argumentua eman du berak ere. Ea aztertzen duten...

Utzi iruzkina: