Dirua eta abertzaletasuna
Hasteko, anekdora txiki bat. Duela hilabete batzuk, Eusko Alderdi Jeltzaleko Euskadi Buru Batzarrerako hauteskundeak zirela eta, hauxe esan nion alderdikide bati: “Imazena argiturik, Salbidegoitia eta beste hamabi izango dituk EBBkideak”. Eta hauxe erantzun zidan: “Ez zekiat, baina uste dut Salbidegoitia uztekotan dagoela”. Nere aldetik, hola ihardetsi nion: “Harritzen nau, baina, tira, gehiago jakingo duk hik”. Alberto Suriori gertatzen zaion bezala, nik ere, tarteka, erraturen bat izaten dut eta baita iragarpenetan asmatu ere.
Zergatik egiten nuen iragarpen
hura?
Dirua (bankuak, aurrezki kutxak, eraikuntza enpresak,
etab.) egonkortasunaren zale izaten delako, ez beste ezergatik. Izan ere,
dakizuenez, Salbidegotia jauna da Eusko Alderdi Jeltzalearen diru-kontuez
arduratzen dena. Gehiago da: oker ez banabil, Egibar, Urkullu eta Gerenabarrena
alde batera, Arzalluzen garaietatik iraun duen bakarra Salbidegoitia da,
alderdiko “poltseroa” alegia. Hortik aurrera, norberak atera ditzala bere
ondorioak, baina nik behintzat, bat atera dut: hurrengo Euskadio Buru Batzarra
inoiz egon den batzar “integratzaileena” izango dela, hau da, askotariko
sentsibilitateak bateratuko dituela, diruarena barne.
Besterik da “diruaren sentsibilitateari” zer irduitzen zaion Ibarretxeren azken egitasmoa, galdeketarena alegia...
Ildo beretik, Euskal Herriko enpresariei buruz lerro bi. Ez naiz ni izango enpresariaren jarduna, oro har, zalantzan jarriko duena, ez, besteak beste, kasu askotan enpresarien ekimenari esker bazkaltzen dugulako. Askok eta askok meritu handia dute, txikiek batez ere: baserritarrek, autonomoek, tailerretakoek... Hori argiturik, diodan ez naula harritzzen enpresarien patronala Ibarretxeren egitasmoaren aurka egotea, besteak beste, ez-egonkortasuna dakarkeelako eta hori, adiskidea, “patrika” arriskuan jartzea delako. Horrek ez nau harritzen, batek baitaki zer egingo nukeen empresaria banintz; auskalo! Sutan jartzen nauena da errege-familia deitzeko duten zaletasuna. Horrela, garrantzizkoa den zerbait inauguratu behar den aldiro, errege edo printzeak ekartzen saiatzen dira, hemengo agintariak, Ibarretxe barne, gutxi direlakoan edo. Agi denez, Lehendakariak ez du errege-familiak bezainbat “saltzen”. Jokabide hortaz gutxi libratzen dira eta, adibidez, horixe egin zuen oso abertzalea den eskualde bateko MCC multinazionalak. Bejaundeiela.
“Diruak ez du aitarik eta amarik, eta horiek ere
ez!”, Arzalluz dixit.
Askotan faltan botatzen haugu, Xabier.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: