Bruce Lee, You Tube eta copyrighta
Aurreko post batean, BMWren anuntzioa dala eta, horren famatua ein dizen Bruce Leeren You Tubeko irudi batzuk ipini nebazan. Baina gaur konturatu naz bideo hori kendu ein dabela You Tubetik: This video is no longer available. Horreaittik, bere lekuan, antzeko beste bideo bat ipini dot.
Antza, Bruce Leeren herederuek, copyrighta dala eta, kentzeko agindua emon dabe. Eta Bruce Leeren kasua ez da bakarra. Atzanengo egunotan You Tube, Googleek oin dala gutxi erosi daben bideo on-line zerbitzua, pilo bat bideo kentzen dago copyrightekin arazorik ez izateko, euren artian South Park, Narutoren bideo asko edota zenbait bideoklip. Nik onartzen doraz hauek neurriak baino ez dotzet inongo zentzurik ikusten. Pentzaten dot, euren intereserako be, oso aukera ona dala irudiok edonoren eskura egotia, azken finean dohanezko promoziñua da ta. Hau dana dala eta, Courtney Love kantari estatubatuarraren artikulu interesgarri bat topa dot sarean. Nahiko luzia danez, lehenengo parrafo mamitsua baino ez dotzuet ipintzen:
"Hoy deseo hablar de piratería y música. ¿Qué es la piratería? La piratería es el acto de robar el trabajo de un artista sin ninguna intención de pagar por ello. No estoy hablando de software del tipo Napster. Estoy hablando de los contratos de las compañías discográficas."
Halan da be, Bruce Leeren zalientzako beste pare bat bideo ipintzen doraz. Lehenengoa, anuntzio eitteko erabili daben 1971.eko elkarrizketa da; bigarrena Bruce Lee Tribute izeneko bideo bat. Bijjek dauke bederatzi minutu inguruko iraupen bat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: