neu

Tinta asko galdu da Ermuko foroko tipejo horren kontrako ostiko famatua dala eta. Onartu bihot nik neuk gustora emongo neutsala ostiko bat baño gehijjo barrabilletan txakur horreri...baina azken fiñean ni terrorista biolento bat naz, eta neure moduko jentiarengandik gitxi gehijjo espero leike, ezta? Ulertzen ez dotena, batez be, betiko bakezale ta demokraten jarrera izan da. Oin dala gitxi Azkuna jaun txit agurgarria urten zan esaten bere ustetan ezker abertzalea erakundeetatik kanpo geldittu beharko zala “biolentzia” kondenatu arte, gizarte demokratiko batean biolentziak ez bait dauko tar...


Basajaun gogoan

neu 1456151794697 neu | 2007-03-29 14:24

Ondo gogoratzen dot Josu Zabala "Basajaun" hil eben eguna. Ni Aralarren nengoen lagunekin, urte horretako Jarrairen mendi martxan. Aurreko eguna oso gogorra izan zan...euria para barik denpora guztian...lokatsa...nekea. Kanpamendura ailla ginien, kanpindenda monta ta lotara. Biharamunean danak esnatu ginen pozik ta gogotsu, kriston eguraldi ona etxen eban ta desiaten geunden oinez hastea. Baina gosaltzen geunden bitartean...mazazoa...lagun bat hilda agertu da Itziarren, bularrean tiro bategaz. Trastoak batzen hasi giñenerako informazio gehijjo aillaten hasi zan...etakidea da hilda...


IndyEHtik pasietan

neu 1456151794697 neu | 2007-03-29 13:51

Gaur Indymedia Euskal Herriatik pasa naz bistazo bat botatera...ezin izan dot ebita bertako diskusio batean parte hartzea, leidu doten mezuetako batek total flipata itzi nau eta. Bere interesaittik osorik ipintzen dot: "Bultzalaria , 27.03.2007 17:57 Gaur egun HB (edo delakoa) "Ezker abertzale" bezala izendatzen den garaian hau posible al liteke? Asteko Gaur egun Ezker Abertzalea deitzen zaiona, ezin da Abertzale bezala deitu, honen froga bezala hemen Marx-ek zioena: "Abertzaletasuna lagilegoa banatzeko burgesek asmaturiko trikimailua da". Hau horrela izanik eta "Ezker abestzalea" Solizia...


Bertso iraultza

neu 1456151794697 neu | 2007-03-27 01:08

Atzo gabaz Naparroako Bertsolari txapelketa ikusten egon nintzen telebisiñoian, eta benetan gozatu ein neban, batez be Xabier Silveiraren azkanengo bertsuaz...lehiotik begira porro bategaz...itzala bertsua ta itzala Silveira...emoziona ein nintzan eta dana.  Baina horretaz aparte beste zeozerek deittu eustan atenziñoia: gaztetasuna...publikoaren gaztetasuna eta bertsolarien gaztetasuna be. Ez dakit non leidu doten, bataz beste, 26 urte baño ez eukela. Itzala da bertsolaritzak atzanengo urteotan bizi izan daben berpizkundea ta gorakada. Eta argi dago, kantera honegaz, luzerako daukagu...


Sua filmea amaitzear

2
neu 1456151794697 neu | 2007-03-25 22:51

Iñoiz aipatu dot Eneko Aritzaren Lagunak izeneko kultur elkartearen lana blog honetan. Algorta eta Ibarrako zenbait gaztez dago osatuta Eneko Aritzaren Lagunak Kultur Elkartea, eta dagoeneko, zinemagintzan esperientzi euki barik ta inongo laguntza ekonomiko barik, Eneko Aritza izeneko laburmetrai bat kaleratu dabe. Momentu honetan Sua izeneko euren lehenengo luzemetraia amaitzen dagoz, baina horretarako laguntza behar dabe. Hauxe da laguntza eske bialdu daben mezua: "SUA" FILMEKO GRABAKETAK!!  Jakin badakigu jakin, Euskal Herria ez dela inoiz hilko. Ikusgarria da ...


Ongi Etorri!

neu 1456151794697 neu | 2007-03-04 01:16

Astia eukiko dogu luze eta sakon berba etxeko Iñaki de Juanaren kasuak suposatu dabenaz...baina momentuz, Ongi Etorri Iñaki! Euskal preso guztiak kalera! Bartulu blogetik hartu dot irudia.


Martxoaren 3a

neu 1456151794697 neu | 2007-03-04 01:13


Angel Berrueta iruindar okiñaren hilketaren inguruko dokumentariaren trailerra da hau. Angel 2004ko martxoaren 13an erahil eben espainiar txakur batek ta bere txakurkumeak, bere dendan ETAren aurkako kartel bat ez ipintzeagaittik. Donibane auzoko bere lagunek, Eguzki Bideoak-ekin batera, 63 minutuko dokumentari hau ein dabe. Filma martxoan estreinatuko da.


Martxoaren 8an Bilboko Capitol zineman aurre-estreinatuko dan Eutsi pelikularako Arrasateko Gose taldeak ein daben "Eutsi" kantaren bideoklipa. Klipean Evaristok parte hartzen dau.


Irutxuloko Hitzatik hartuta. Alberto Gorritiberea zinema zuzendariaren Eutsi! filma martxoaren 9an estreinatuko dute. Asier Hormaza, Anjel Alkain eta Groseko Oihana Maritorena dira filmeko aktore nagusiak. Anjel Alkain eta Asier Hormaza bi txirrindularitza zaleren larruan ari dira filman. Arazo larriak dituzte lantokian, bi urte baitaramatzate greban. Halako batean, Frantziako Tourreko etapa bat ikusten daudela, neska gazte bat ezagutuko dute Oihana Maritorena eta hiruen artean egoera zailari buelta ematen saiatuko dira. Drama soziala eta umorea tartekatzen dituzte pelikulan.Joan den urt...