'Eutsi!' filma martxoan pantailetan

neu 1456151794697 neu | 2007-02-25 22:09

Irutxuloko Hitzatik hartuta.

Alberto Gorritiberea zinema zuzendariaren Eutsi! filma martxoaren 9an estreinatuko dute. Asier Hormaza, Anjel Alkain eta Groseko Oihana Maritorena dira filmeko aktore nagusiak.

Anjel Alkain eta Asier Hormaza bi txirrindularitza zaleren larruan ari dira filman. Arazo larriak dituzte lantokian, bi urte baitaramatzate greban. Halako batean, Frantziako Tourreko etapa bat ikusten daudela, neska gazte bat ezagutuko dute Oihana Maritorena eta hiruen artean egoera zailari buelta ematen saiatuko dira. Drama soziala eta umorea tartekatzen dituzte pelikulan.

Joan den urteko udaran errodatu zuten filma, Oarsoaldean eta Donostian. Gidoia Gorritiberea zuzendariak eta Unai Iturriaga bertsolariak idatzi dute.


Utzi iruzkina: