Zelako Lekitto nahi dozu?
Lekittoko Gazte asanbladiak atara daben foilletutik hartuta.
Lekitton norabidia eskasten jun da azkan aldijan, gure herria hiltzen dagolarik. Honen aurrian, ez gaoz geldirik eoteko prest. Ta holantxerik erakutsi dou herri nortasuna defendiduten ta Lekitto urte osuan bizirik mantentzen ibili garin atzan 2 urtitan. Halan da be, Lekittoko herri nortasunaren aurkako beste eraso bat hor daukagu, SAIHESBIDIA. Lekitton turistifikazio bidian ezkutuan aurrera eruan izan dan proiektua. Edo norek daki ezer saihesbide honen inguruan?
Argi dao saihesbide hau ez dogula bihar. Konponduko dau saihesbide honek Lekitton daukagun “arazua”? Zeintzuk dira bere helburuak? Ingurune guztia apurtuko dabe, bidia eittetik aparte, etxiak, zentro komertzialak...eitteko aukeria eongo da gero. Ez dou onartuko gure herrien etorkizuna kondenatia, Lekitto herri zerbitzaria bihurtzeko, ezta inposatutako proiekturik. Herriaren nortasuna ta etorkizunaaz ez da jolasten. Danon artian eitten badou biharra, lortuko doulako. SAIHESBIDIA GELDITZERA GOAZ!
SAIHESBIDIEN EZAUGARRIAK
2 km-ko luzeria ta 12m-ko zabaleria eukiko ditu. Dana dala, apurtuko dabezen lurrak geihago izango dira.
2 errotonda eukiko dittuz:
-26 metroko zabaleria (Pistiñien bestekua)
-40 m-ko zabaleria (San Mamesen zabaleria)
Udaletxiari 3 lur zati emongotzez “aparkalekuak” eitteko.
2 urte biharko dabez
26.000.000 Euroko aurrekontua
15.256 m2-ko lur zatian zabortegia
612.000 m3 mobiduko dabez
470.500 m3 zemento botako dabez
60.000 kamioren juan etorria
32,70 m altuerako hormia eingo dabe.
Iruzkinak
Naturzalea 2008-01-06 14:50 #1
Saihezbidea lehengo pausua da kostako lurralde osoa urbanizatzeko.. Zenbat etxebizi daude errepidetik herrira egitea?<br>
Txaletak eta espekulazioa da dena<br>
<br>
Iñaki 2009-06-03 21:25 #2
Lotsagarrixa, txarrena ez dabela herrixen asmua kontuan artzen, ta kontran ipini ezkero an bialtzen dotzuez. KAZALAIS FAXISTA!!!<br />
Utzi iruzkina: