Naziak Euskal Herrian?

neu 1456151794697 neu | 2006-12-16 00:38
3

Ongo hilen 9an Xabier Silveirak Garan argitaratu eban artikulu baten inguruko post bat publika neban blogean. Bertan, artikulu honek zenbait jeltzaleren artean sortu eban zurrunbillua komentaten neban. Baina sorpresia hurrengo egunian ailla zan. Euzkalerria esnatu (sic) ezizenaz sinaten eban nonok erantzun ein eban, datorren hurrengua botaten: "Silveira, tu te cagas en la Virgen. Nosotros lo haremos en tu puta madre". Honek morroiak izen susmagarridun web helbide bat be izten eban: http://www.libreopinion.com/members/aberriaedohil...eta sartzea erabaki neban...eta orduan bai flipa nebala bene-benetan. Ezin dotenez deskribatu be ein ze motatako gunia dan, hobe izten badotzuet aurkezpen testuko lehenengo pasartea:

En este mes de abril, el dia 20, todos los nacionalsocialistas celebramos el aniversario del nacimiento de Adolf Hitler. Concretamente 117 años se han cumplido este mes, este mentor nuestro nació en Austria el 20 de abril de 1889, de ahí decimos que estamos en el año 117 de la era Hitleriana. Feliz aniversario a todos, camaradas. Nosotros seguiremos con el legado que tú nos dejaste!

Ta hauek diraz gaixo mental honek bere web gunian ipini dittuzen ikonoak:

                                     

Apurtxo bat gehijjo arakatzen, morroi berdinaren "Vascos por el revisionismo historico" izeneko beste web hau be topa neban. Pota botatekua da, benetan.

Baina kontua ez da hor amaitzen. Hurrengo egunetan, blogaren bisiten estatistikak kudeatzean, konturatu nintzen Espainiatik jende pilo bat sartzen egoala Foro Nuevo Orden izeneko helbide batetik. Apur bat masoka nazenez, honetara be sartzea erabaki neban, baina kideentzako baino ez denez, inskribidu behar izan nintzen...ta orduan horrenbeste bisiten zergaitia deskubridu neban. Foro honetan "Basajaun" ezizenaz idazten daben lehengo gaixo mental euskonaziak post bat publikatu eban foro honetan Silveiraren artikuaren aurka oldartzen...ta nire blogaren helbidia ipintzen, Silveiraren fan cluba zelakuan!! Argi dago morroiak ez dakiela euskeraz, bestela konturatuko zan bere akatsaz. Foro hau Espainaiko neonazien topagunia da, ta bertan euren neura guztijjak botaten dabez. Denpora apur bat badaukazue gomendatzen dotzuet sartzia...benetan flipa eingo dozuela hortik dagon panoramiagaz. Gaur bertan ahalegindu naz sartzen baina "No está autorizado para ver esta página" ipintzen nau. Kontixu konturatuko zirien ez nazela euren "rollokua".

Hau dana ikusita, ez dakitx barre edo negar ein. Oin dala urte batzuk, Aznarren garaian, euskal nazien inguruko zeozer urten zan komunikabideetan, baina antza peperoen abertzaletasunaren kontrako kanpainaren montaje bat baino ez zan...baina honek total deskolokata itzi nau. Benetan badago egiazko nazirik geure artian? Pentzateko emoten dau.

Bisitari bat

Bisitari bat 2007-01-29 19:52 #1

Ziur Aznar eta enparauak arduratuta egongo zirela ilegalizatuko zituen alderdi eta talde guztien jendearekin zer gertatuko zen. Ilegalizatu eta atxilotu daiteke jendea, baina ideiak hor jarraitzen dute eta jendea erakartzen dute. Agian Aznarrek hori bota zuenean pentsatuko zuen errepresentazio gabe geratuko zen jende guzti horren gidaritza espainiako neonaziek hartuz gero aberria edo hil esanez eta eusko gudariak kantatuz, ideiekin ere bukatuko zuela denboraren poderioz. Edo gutxienez errealitatea desitxuratu iritzi publikoaren aurrean, garrantzitsua zerbait ilegalizatu nahian ari bazara. Garai hartan web faltsu ugari ere agertu interneten eta ilegalizazioen eraginez beste batzuk itxi. Gogoan dut El Pais edo El Mundoko foro batean ustezko "borroka" batek egiten zuen gau baten kontakizuna, nola irteten ziren gauez espainol baten bila egurtzeko eta ondoren herriko tabernara itzuli ospatzera... Horrela. Indarra hartzen ez duten bitartean, arrantza (bi zentzutan) hauek neri bost.<br />

Sare Antifaxista

Sare Antifaxista 2007-07-07 18:28 #2

<p>-- SARE ANTIFAXISTA&nbsp; --&nbsp; Antifaxismoa / Antifascismo / Antifascisme</p>

<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; BLOG : <a href="http://sareantifaxista.blogspot.com/">http://sareantifaxista.blogspot.com/</a><br />&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; E-MAIL: <a href="mailto:ANTIFAXISTA@terra.es">ANTIFAXISTA@terra.es</a></p>

<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; * LEE Y DIFUNDE ...............Kontrainformazio Antifaxista</p>

<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;100% ANTIFAXISTA - 100% ANTIARRAZISTA.<br />&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; OROIMENA, DUINTASUNA ETA BORROKA...<br />&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; KAPITALISMOA AKATU !!!<br /></p>

baskewolve 88

baskewolve 88 2014-11-01 10:17 #4

<html />


Utzi iruzkina: