Bertso iraultza

neu 1456151794697 neu | 2007-03-27 01:08

Atzo gabaz Naparroako Bertsolari txapelketa ikusten egon nintzen telebisiñoian, eta benetan gozatu ein neban, batez be Xabier Silveiraren azkanengo bertsuaz...lehiotik begira porro bategaz...itzala bertsua ta itzala Silveira...emoziona ein nintzan eta dana.

 Baina horretaz aparte beste zeozerek deittu eustan atenziñoia: gaztetasuna...publikoaren gaztetasuna eta bertsolarien gaztetasuna be. Ez dakit non leidu doten, bataz beste, 26 urte baño ez eukela.

Itzala da bertsolaritzak atzanengo urteotan bizi izan daben berpizkundea ta gorakada. Eta argi dago, kantera honegaz, luzerako daukagula. Jentia mugiduten dago, gauza barriak sortzen, ikertzen, hautsak astintzen...horren adibidea da Hamaika Bertute elkartekoen ekimena. Bertsolari gaztien talde bat batu ta herri mailako bertsolaritza bultzatzeari ekin dotze, bertsolaritza herri honetan horren errotuta dagon autoantolaketarekin uztartuz. Kultura euskaldunaren arlo ezberdinetan igarten da joera hau...jentiak bere kultura propioa nahi dau sortu, makrotalde multimedia ta korporatiboek eskeintzen daben kultura enlatau horretatik paso ta geurea sortu oinarritik, herritik, jentiarengandik...holantxik segidutea dauko zeren, Euskal Herria bizi behar badu, moeta honetako ekimenei esker izango da.

You Tuben gogoratzeko beste bertso hoietako bat topa dot, Xabi Paiak Bizkaiko txapelketa irabazi ondoren bota ebana hain zuzen...itzala!

 


Utzi iruzkina: