Sua filmea amaitzear

neu 1456151794697 neu | 2007-03-25 22:51
2

Iñoiz aipatu dot Eneko Aritzaren Lagunak izeneko kultur elkartearen lana blog honetan. Algorta eta Ibarrako zenbait gaztez dago osatuta Eneko Aritzaren Lagunak Kultur Elkartea, eta dagoeneko, zinemagintzan esperientzi euki barik ta inongo laguntza ekonomiko barik, Eneko Aritza izeneko laburmetrai bat kaleratu dabe. Momentu honetan Sua izeneko euren lehenengo luzemetraia amaitzen dagoz, baina horretarako laguntza behar dabe. Hauxe da laguntza eske bialdu daben mezua:

"SUA" FILMEKO GRABAKETAK!!

Jakin badakigu jakin, Euskal Herria ez dela inoiz hilko. Ikusgarria da honelako herri txiki batek duen aktibotasun eta dinamismoa, beti dugu kontzertu, antzerki, estropada, afari, edo grabaketaren bat egiteko. Horregatik zaila egiten zaigu asteburuetan jendea grabazioetarako lotzea, eta honi, gure baliabide faltagatik, azken momentuan abisatzen diegula jakinik, ia ezinezkoa gertatzen da.

Hala ere, ez dakigu nola, baina beti etortzen da jendea, alde batetik ez bada, bestetik, eta bestetik ez bada, gutxienez hondartzan familiarekin eguzkia hartzen dagoen familiako aita hartu, eta filmeko protagonistetako bat bihurtzen dugu. Hori da hain zuzen gure indarra.

Orain konturatu gara zer den horrelako proiektu bat aurrera eramatea. Hasieran dena polita zen, eramangarria, gogo ikaragarriak… Baina egun, kosta egiten zaigu aktore guztiak egun berean elkartzea, jende asko bilduko dituen deialdia egitea, guztientzako jana edaria etabar prestatzea, kamerak lortzea, jantziak antolatzea, diru laguntzak eskatzea, lokalizazioen eskaerak egitea, gidoia ongi antolatzea, grabaketa motza izan dadila, jendeak hotzik eta berorik pasa ez dezala, eguraldia ona izan dadila…

GORRITIKO ENBOSKADA

Hala ere ez pentsa indarrak xahutu zaizkigunik, egia esan inoiz baino gogo handiagoz gabiltza, amaierako argia ikusten baitugu. Eta horren adibide, pasa den asteburuan grabaturiko enboskadako eszena dugu.

Azken astean antolatu behar izan dugu guztia, ia denborarik gabe, eta jendeak asteburuko planak eginak zituelarik. Batzuk planak eginda izango zituzten, baina ez denak. Izan ere 22 lagun inguru, 8 zaldi, zakur bat eta xagu bat eta hainbat basurde elkartu ginen Gorritiko basoetan. Eta ziurrenik eszenarik politenetakoa grabatu genuen. Eskerrik beroenak Txeroki (Tolosa) eta bere lagun guztiei, baita Manex, Artutxa eta bere koadrilari, eta baita Burtzio Legazpiar soldadu itzelari ere. Ederki pasa genuen, ezta?

HURRENGO GRABAKETAK

Dagoeneko 4 eszena bakarrik geratzen zaizkigu amaitzeko, eta hauetatik 3, oso garrantzitsuak dira.

Jendea beharko ditugun grabaketak;

-Maiatzak 5, Ibarrako Izaskun auzoan egingo den erdi aroko jaia, jende asko beharko dugu, eta guztientzako edari eta musika egongo da. Goizeko 11-tan Ibarrako plazan, edo 12-tan Izaskunen

-Maiatzak 17: Protagonistaren hileta, Berastegin grabatuko da, baina Ibarrakoo plazan geratuko gara goizeko 11-tan

-Ekainak 2: AKELARREA, oraindik ez dakigu non grabatuko dugun, gestioak egiten ari gara baina ezin da ezer zehaztu. Hala ere, filmeko asken grabaketa izatea espero dugu, eta grabaketarik politena eta ederrena izatea nahi dugu. Beraz, apuntatu jada zuen agendetan, eta ez egin hutsik egun honi.

Besterik gabe, jarraian aipatzen dizkizuegu hurrengo grabaketen xehetasunak, eta bertan zuen presentzia izango dugunaren itxaropenekin, hurrengorarte agurtzen gara. Inoiz geratuko ez garelako. Jo ta Su!!

2007-03-26 11:30 #1

Aupa!!

benetan polita egiten duzuen lana!!  ia gero filma ikusteko aukera dogun

txarli

txarli 2008-10-07 01:12 #2

ze, nola dao filmaren asuntoa, noizko ikusgai?

Utzi iruzkina: