IndyEHtik pasietan
Gaur Indymedia Euskal Herriatik pasa naz bistazo bat botatera...ezin izan dot ebita bertako diskusio batean parte hartzea, leidu doten mezuetako batek total flipata itzi nau eta. Bere interesaittik osorik ipintzen dot:
"Bultzalaria , 27.03.2007 17:57
Gaur egun HB (edo delakoa) "Ezker abertzale" bezala izendatzen den garaian hau posible al liteke?
Asteko Gaur egun Ezker Abertzalea deitzen zaiona, ezin da Abertzale bezala deitu, honen froga bezala hemen Marx-ek zioena: "Abertzaletasuna lagilegoa banatzeko burgesek asmaturiko trikimailua da".
Hau horrela izanik eta "Ezker abestzalea" Solizialista eta Marxista kontsideratzen den momentutik, HB abertzale ezin dezakegu kontsideratu.
HB-k erabiltzen duen leloa "independentzia eta sozialismoa" da. Argi dugu zer den sozialismoa (Marxena), baina zer da independentzia?
Independentzia bai, baina zerekiko? ETA PM-ren testuak irakurri ezgero topatuko dugu independentzia hau kapitalismoarekiko dela erta inon ez dela aipatzek Frantzia eta Espainia kapitalismoa kontuan hartu gabe.
Gainera MVLN (movimiento vasco de liberación nacional) delakoak ez du euskal nazioaren askapena aldarrikatzen, baizik eta nazio (kapitalistekiko) askapena. Bestela fijatu beste mugimendu guztien izenetan: EZLN....
Beraz hemen HB eta MVLN delakoren engainua: abertzaletasunaren izenpean komunismoa sartu!!! "
Bultzalariri edo, hobeto esanda, bultzagile honi goizargi.com web gunetik pasatea gomendatu dotzat, hor biltzen bait dira Pako Garmendia, Kepa Bilbao edota Joxean Rekondo moduko Euskal Herriko antisozialista amorratu guztiak. Eta ondoren oin dala bostpasei urteko anekdota bat etorri jat burura: ia egun berean PNV eta Ezker Batuaren prentsaurreko bana...Arzalluz eta Madrazo hizlari respectivamente...batek, Arzalluzek, ezker abertzalea ez dala abertzalea baizik eta komunista sutsua zioen...besteak, Madrazok, ezker abertzalea ez dala ezkertiarra baizik eta ultraabertzale sutsua zioen...hori bai, biak etozen bat ezker abertzalearen kontra egoazala argudiatzerakoan...paradojas verás Sancho.
Ez doraz ulertzen abertzaletasuna eta sozialismoa uztar ezinak diren esaten daben hoien argumentuak. Nik ez dakit zer hartzen daben lagun honek aberritzat. Neutzako aberria ez da ente etereo bat, abstraktua...neure aberria ez da geure mendi berdeetako lur sakratua edota geure itxasuen kresala. Ez, neutzako aberria jendea da, euskal kolektibitatea osatzen dogun pertsonak. Aberriaren alde egitea ez da tabernetan Iparragirren kantak abestea edota ikurriña besoan tatuatea...ez, neure ustetan aberriaren alde egitea aberri hori osatzen daben pertsonen alde egitea da, euren ondoizatearen alde, euren eskubideen alde. Nik neuk ez dot imaginatzen bere herriko jendeaen beharrizanez arduratzen ez dan abertzalerik, kontzienzia sozialik ez daukon abertzalerik...konzienzia sozialik barik ez dago abertzaletasunik ezta ezer. Benetan bateraezina dana abertzalea eta eskuindarra izatea da, oximoron alegia.
Hemen iñork ez dau proposatzen iraultza boltxebikea aurrera ateratea; momentuz nahiku izango zan oin dala gutxi foru aldundiek onartu daben enpresa zergaren jaitsieraren moduko lege lotsagabeak ez hartzearekin, lanaren errentak zigortzen duen sistema fiskal nazkagarri hori aldatzearekin, iruzur fiskala borrokatzearekin, lanaren banaketa bermatzen duten neurriak onartzearekin edota oinarrizko soldata sozial unibertsala bultzatzearekin...baina horretarako ezinbestekoa da EuzkoFatxak euren txiringitoetatik bialtzea...eta horretarako funtsezkua da abertzaleak ta ezkertiarrak garen guztioak, diferentziak diferentzia, batzea eta elkarregaz minimoen programa bat itauntzea geure aberria, hau da, geure jendearen bizi baldintzak hobetzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: